NOLA EGITEN DUGU LAN?
LEHEN SAIOA ETA PLANGINTZAREN ENTREGA
Lehenen kontsultan elkarrizketa sakon bat egiten dugu, bakoitzaren egoera eta beharrak baloratzeko, elikadura-ohiturak, bizimodua, historia klinikoa... aztertuz. Kirolarien kasuan, arreta handia jartzen dugu lortu nahi diren kirol helburuetan, errendimendu-markatzaileetan, entrenamenduen egutegian...
- Balorazio nutrizionala, bizi-estiloaren balorazioa eta balorazio klinikoa
- Helburuak ezartzea
- Balorazio antropometrikoa
- Banakako plan dietetikoa ematea, errezeta eta produktu interesgarrien ideiekin
- Aholku eta jarraibide ezberdinak
- Gehigarriei buruzko jarraibideak (beharrezkoak diren kasuetan)
90€
Lehen saioa + 4 jarraipen: 245€ (%10 deskontua)
JARRAIPEN SAIOAK
Jarraipen-saioetan prozesuaren eta bilakaeraren balorazioa egingo dugu, sortutako zalantzak argituko ditugu eta garrantzitsutzat jotzen ditugun alderdiak landuko ditugu (nutrizio-hezkuntza, etiketak, gehigarriak, jarraibideak...).
45€
4 jarraipen saiotako bonoa: 160€ (%10 deskontua)
KIROLARIAREN HILEROKO ZERBITZUA
Kirolariari zuzendutako programa, bakoitzaren helburuak lortzeko, nutrizio-planaren etengabeko jarraipena eta doikuntza eginez, denboraldiaren, entrenamenduen eta lehiaketen unearen arabera. Kirol-nutrizionistarekin harreman zuzena WhatsApp edota posta elektroniko bidez, eta entrenamendu-beharretara, zein helburuetara egokitzea.
* Ez du barne hartzen lehen elkarrizketa
90€/hilabetean
BALORAZIO ANTROPOMETRIKOA
ISAK metodologia erabiliz, balorazio antropometrikoa egiten dugu, gorputzaren osaera modu zehatzagoan ezagutu ahal izateko.
Antropometriak honako informazio hau ematen digu:
- Tolesturen batukaria
- Gorputzeko hainbat atalen perimetroak
- Gorputz gantzaren portzentaia
- Masa muskularra
- Somatotipoa
- Somatokarta
30€
LEHEN KONTSULTA
90€
1 ordu
JARRAIPEN KONTSULTA
45€
30 minutu
KIROLARI ZERBITZUA
90€
90€ hilabetean
ANTROPO- METRIA
30€
NUTRIZIOA + PSIKO
90€
1,5 ordu
