TALDEA
Giza Nutrizio eta Dietetikan graduatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU), Gorputzaren konposizioaren analisian (ISAK-1) (Kirol Nutrizioan eta Gorputz Konposizioan Masterra) eta obesitatearen tratamenduan eta nutrizio hezkuntzan espezializatuta nago batik bat, baina haurdunaldi zein haurren elikaduran ere berebiziko interesa izan dut betidanik, eta alor hau ere asko gustatzen zait.
Beti sinistu izan dut “jaten duguna gara” esaldian, baina denborarekin eta neureganatutako formakuntza eta esperientziarekin konturatu naiz JATEN DUGUNA BAINO GEHIAGO GARELA.
Nire helburua paziente bakoitzari tratamendurik osatuena eta pertsonalizatuena ematea da. Hori dela eta, GARAI zentroan lan egiteaz gain, ZUEKIN diziplina anitzeko zentroan ere aritzen naiz, fisioterapeutekin, prestatzaileekin, psikologoekin eta beste profesional batzuekin batera
Giza Nutrizioa eta Dietetikan graduatua (Zaragozako Unibertsitatean, promozioko aparteko saria lortuz), eta Kirol Nutrizioan espezializatua (Isabel I.a Unibertsitatean, Kirol Nutrizio eta Dietetikako Master Ofiziala). Nazioarteko Kinantropometria Ziurtagiria ere badut (ISAK I), giza gorputzaren osaera aztertzeko. Gainera, urte hauetan, kirol-nutrizioarekin, emakume kirolariaren elikadurarekin, osasun hormonalarekin eta elikadura begetarianoarekin lotutako hainbat prestakuntza egin ditut.
Nire jakin-minak, ikasteko gogoak eta egunetik egunera profesional hobea izateak etengabe formakutzen eta eguneratzen egotea eramaten nau nutrizio, osasun eta kirolaren inguruko gaietan. Gainera, kirolerako dudan zaletasunak ere, kirol nutrizio eta errendimendu munduan sakontzea eraman nau
Horrek, GARAI bezalako zentro bat sortzea ekarri nau, eta baita beste hainbat zentro multidisziplinarretan nire zerbitzua eskaintzea, hala nola, BIOZIKLIK eta SALTO TRAINING
Giza Nutrizio eta Dietetikan graduatua (CUNIMAD-Alcalá de Henares unibertsitatean) eta Kirol Nutrizioan espezializatua (ICNS-n, Kirol Nutrizioa eta Gorputz Konposizioan masterra). Horrez gain, Nazioarteko Kinantropometria Ziurtagiria ere badu (ISAK I). Gainera, arlo klinikoan esperientzia zabala du, nutrizioaren munduan sartu aurretik, 5 urtez fisioterapeuta moduan lanean egon baita.
Kirolarekin zerikusia duen edozertan zaletasun handia dauka, eta batez ere, kirol nutrizioan. Honek, bere kabuz etengabeko formakuntza batean egotea ahalbidetzen dio, ahalik eta eguneratuen egoteko. Bere buruarengan eta bere ingurukoengan egindako probekin garbi ikusi du kirol errendimendua mantendu eta hobetzeko guztiz beharrezkoa dela elikadura egoki bat eramatea, modu estrategiko batean eta plangintza indibidualizatu batekin.
Bere lanarekin, jendea elikadura egoki batek duen garrantziaz ohartaraztea du helburu, beren osasun orokorra hobetu eta kirol arloan helburuak betetzen laguntzeaz gain.
Psikologian graduatua (Euskal Herriko unibertsitatea, EHU), errendimendu altuko kirolarien psikologian (Unisport Management School) eta Kirolaren psikologian (Universidad Europea) espezializatuta nago.
Txikitatik oso lotuta egon naiz kirolarekin eta horrek dakarren guztiarekin. Beti entrenatu gaituzte alde fisikotik eta alde taktikotik, baina psikologiaren aldetik ez gaituzte prestatzen. Horregaitik erabaki nuen Kirol psikologian espezializatzea.
Alaitzek eta Itxarok Garai proiektuari buruz hitz egin zidatenean duda barik euren proiektuaren parte izateko aukera hartu nuen. Nutrizioa eta psikologia oso lotuta daude, eta pertsonei zerbitzu oso bat emateko aukera paregabea iruditu zitzaidan.
Psikologian graduatua Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (UNIR). Coachingean, Psikoneuroimmunoendokrinologian (PNIE) eta elikadura-jokabidearen nahasmenduen esku-hartzean prestakuntza osagarriak egin ditu.
Etengabeko prestakuntza da nire lanbidea ulertzeko moduaren oinarrietako bat. Ikasten jarraitzea eta etengabe eguneratzea gustuko dut, osasunaren arloko ebidentzia zientifikoa etengabe garatzen ari baita. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dut eskaintzen dudan arreta ezagutza zientifiko eguneratuenean oinarritzea.
Bestalde, nire bizipen pertsonalek ugalkortasunaren eta ugalketa-osasunaren inguruko interesa piztu zuten nigan. Harrezkero, arlo horretan espezializatzen eta prestatzen jarraitzen dut, pertsonak ikuspegi integratzaile, hurbil eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako ikuspegitik laguntzeko.
Osasuna ulertzeko dudan moduak ikuspegi integratzaile batetik lan egitera bultzatzen nau; izan ere, osasun mentala, osasun fisikoa eta gure ohiturak elkarren artean lotuta daudela uste dut. Horregatik, osasun arloko beste profesional batzuekin elkarlanean aritzea bereziki baloratzen dut, diziplina anitzeko eta koordinatutako arreta batek pertsona bakoitzaren beharretara hobeto egokitutako laguntza eskaintzen duela sinesten baitut.
