Zure elikadura eta errendimendua hobetzeko lan egiten dugu
ZERBITZUAK
Huek dira eskaintzen ditugun zerbitzuak
Gure helburua, zure bizitza eta beharretara ahalik eta gehien egokituz zure helburuak lortzen laguntzea da. Beti ere, zientzian oinarrituta.
GARAI xede argi batekin sortu den proiektua da: pertsona ororen onginzatea zein kirol-errendimendua bilatzea, modu integral batean
Horregatik, nutrizionista, psikologo, entrenatzaile eta fisioterapeuten indarrak batu eta elkar-lanean, kirolari, zein pertsona ororen ongizatea eta helburuak lortzeko egingo dugu lan
Huek dira eskaintzen ditugun zerbitzuak
Osasun hormonalean elikadurak zerikusi handia du eta hau zainduz, hormonen oreka bermatu daiteke
Kirol-psikologiaren ardatza, faktore psikologikoek kirol-jardueran, atleten ongizatean eta lehia-erronkei aurre egiteko duten gaitasunean nola eragiten duten ulertzea da
Bezeroari ongizate emozionala, pertsonala eta soziala ematera bideratua. Teknika eta tresna ezberdinak erabiliz
Hau da guregatik diotena:
Izugarri lagundu dit Val d'aran 55km probarako nutrizio estrategian. Bai egunerokoan bai eta lasterketa eta entrenamentuko estrategietan ere. Oso profesionala eta gertuko pertsona da Itxaro. Hurrengoan berriro nutrizio zerbitzuak behar izanez gero ez dut dudarik izango.
Bost izar, ezin delako gehiago jarri.
Pertsonalki, lehen egunetik lagundu dit nire kirol errendimendua hobetzen, nire gorputz osaketarekin batera. Jateko beldurra galtzea lortu du, eta entrenamenduetan erregaia edikutzea.
Nutrizionista aparta, oso profesionala. Hemen ondo jaten ikasteko prestakuntza eta laguntza aurkituko dituzu, dieta erreboterik gabe, epe luzera mantendu ditzakezun ohiturak hartuz, janariarekin harreman ona garatzen eta mahaian esertzeko unea gu ere zaintzeari utzi gabe gozatzeko moduko zerbait izatea lortuz.
Nire kasuan, ez dut osasun arazo gehigarririk, baina menu bakoitza pertsona bakoitzaren beharrizan indibidualetara egokitzen du, diabetikoa, hipertentsioduna edo beste edozein premia berezira.
Pena merezi du!