NOLA EGITEN DUGU LAN?

metodologia nutricion

LEHEN SAIOA ETA PLANGINTZAREN ENTREGA

Lehenen kontsultan elkarrizketa sakon bat egiten dugu, bakoitzaren egoera eta beharrak baloratzeko, elikadura-ohiturak, bizimodua, historia klinikoa... aztertuz. Kirolarien kasuan, arreta handia jartzen dugu lortu nahi diren kirol helburuetan, errendimendu-markatzaileetan, entrenamenduen egutegian...

Lortutako datuekin epe labur, ertain eta luzerako helburuak zehazten ditugu. Horrekin, plangintza nutrizional %100 indibidualizatua egiten dugu, baita interesgarriak izan daitezkeen beste jarraibide eta aholku batzuk ere, 2-4 lanegunetan jasoko dituzunak.
Jarraipen saioek honako hau barne hartzen dute:
  • Balorazio nutrizionala, bizi-estiloaren balorazioa eta balorazio klinikoa
  • Helburuak ezartzea
  • Balorazio antropometrikoa
  • Banakako plan dietetikoa ematea, errezeta eta produktu interesgarrien ideiekin
  • Aholku eta jarraibide ezberdinak
  • Gehigarriei buruzko jarraibideak (beharrezkoak diren kasuetan)

90€

Lehen saioa + 4 jarraipen: 245€ (%10 deskontua)

young fitness girl in sportswear with headband showing reminder paper with question mark holding green apple looking at it confused and very anxious standing over orange background

JARRAIPEN SAIOAK

Jarraipen-saioetan prozesuaren eta bilakaeraren balorazioa egingo dugu, sortutako zalantzak argituko ditugu eta garrantzitsutzat jotzen ditugun alderdiak landuko ditugu (nutrizio-hezkuntza, etiketak, gehigarriak, jarraibideak...).

Kontsulta hauen helburua, batetik, bakoitzaren aurrerapena baloratzea da, eta, bestetik, bakoitzaren egunerokoan erabaki hobeak hartzeko gai izatea.
 
Saio hauen maiztasuna kasu bakoitzaren arabera ezarriko da. Pertsona bakoitzaren helburuak eta egoera kontuan hartuta, guk gomendio bat egingo dugu, eta beti bezeroak hartuko du azken erabakia.

45€

4 jarraipen saiotako bonoa: 160€ (%10 deskontua)

nutricion mensual deportista

KIROLARIAREN HILEROKO ZERBITZUA

Kirolariari zuzendutako programa, bakoitzaren helburuak lortzeko, nutrizio-planaren etengabeko jarraipena eta doikuntza eginez, denboraldiaren, entrenamenduen eta lehiaketen unearen arabera. Kirol-nutrizionistarekin harreman zuzena WhatsApp edota posta elektroniko bidez, eta entrenamendu-beharretara, zein helburuetara egokitzea.

Hilean kontsulta presentzial bat edo bideo-dei bat barne hartzen du zerbitzuak.
 

* Ez du barne hartzen lehen elkarrizketa

90€/hilabetean

manos-usando-vista-lateral-adipometro

BALORAZIO ANTROPOMETRIKOA

ISAK metodologia erabiliz, balorazio antropometrikoa egiten dugu, gorputzaren osaera modu zehatzagoan ezagutu ahal izateko. 

Antropometriak honako informazio hau ematen digu:

  • Tolesturen batukaria
  • Gorputzeko hainbat atalen perimetroak
  • Gorputz gantzaren portzentaia
  • Masa muskularra
  • Somatotipoa
  • Somatokarta

30€

LEHEN KONTSULTA

90€

1 ordu

JARRAIPEN KONTSULTA

45€

30 minutu

KIROLARI ZERBITZUA

90€

90€ hilabetean

ANTROPO- METRIA

30€

NUTRIZIOA + PSIKO

90€

1,5 ordu