Alaitz Iriarte
Kaixo!! Alaitz Iriarte naiz.
Giza Nutrizio eta Dietetikan graduatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU), Gorputzaren konposizioaren analisian (ISAK-1) (Kirol Nutrizioan eta Gorputz Konposizioan Masterra) eta obesitatearen tratamenduan eta nutrizio hezkuntzan espezializatuta nago batik bat, baina haurdunaldi zein haurren elikaduran ere berebiziko interesa izan dut betidanik, eta alor hau ere asko gustatzen zait.
Izan ere, proiektu hau gure gizartean elikadura-heziketa ezari aurre egiteko, elikadurari buruzko uste okerrak deuseztatzeko eta gure txikien osasuna hobetzeko hasi nuen.
Beti sinistu izan dut “jaten duguna gara” esaldian, baina denborarekin eta neureganatutako formakuntza eta esperientziarekin konturatu naiz JATEN DUGUNA BAINO GEHIAGO GARELA.
Nire helburua paziente bakoitzari tratamendurik osatuena eta pertsonalizatuena ematea da. Hori dela eta, GARAI zentroan lan egiteaz gain, EKIGAI, EDERTU eta INDAR CROSSFIT diziplina anitzeko zentroekin elkarlanean aritzen naiz, fisioterapeutekin, prestatzaileekin, psikologoekin eta beste profesional batzuekin batera zerbitzu integral eta osatuago bat eskaintzeko asmoz.
Nire burua hiru hitzetan definitu beharko banu, transparentea, konstantea eta enpatia handiko persona gisa definituko nuke. Nire pazienteen egunerokotasuna ulertzea ezinbestekoa iruditzen zait, kirolariek sentitzen dituzten estimuluak sentiaraztea, eta hori praktikan ipintzen ahalegintzen naiz.
Itxaro Zabaleta
Kaixo!! Itxaro Zabaleta naiz.
Giza Nutrizioa eta Dietetikan graduatua (Zaragozako Unibertsitatean, promozioko aparteko saria lortuz), eta Kirol Nutrizioan espezializatua (Isabel I.a Unibertsitatean, Kirol Nutrizio eta Dietetikako Master Ofiziala). Nazioarteko Kinantropometria Ziurtagiria ere badut (ISAK I), giza gorputzaren osaera aztertzeko. Gainera, urte hauetan, kirol-nutrizioarekin, emakume kirolariaren elikadurarekin, osasun hormonalarekin eta elikadura begetarianoarekin lotutako hainbat prestakuntza egin ditut.
Nire jakin-minak, ikasteko gogoak eta egunetik egunera profesional hobea izateak etengabe formakutzen eta eguneratzen egotea eramaten nau nutrizio, osasun eta kirolaren inguruko gaietan.
Gainera, kirolerako dudan zaletasunak ere, kirol nutrizio eta errendimendu munduan sakontzea eraman nau, elikadura modu estrategiko batean erabiltzeko, errendimendua hobetuz.
Nire ustez, elikadura funtsezko tresna da osasun ona mantentzeko, gaixotasun asko ekiditeko eta kirol-errendimendu ona lortzeko. Baina elikaduraz aparte, beste hainbat arlo ere funtsezkoak iruditzen zaizkit: entrenamentua, psikologia, fisioterapia...
Horrek, GARAI bezalako zentro bat sortzea ekarri nau, eta baita beste hainbat zentro multidisziplinarretan nire zerbitzua eskaintzea, hala nola, BIOZIKLIK eta VIVE! ESCUELA DE SALUD.
Nire lanarekin pertsonei osasun ona izaten lagundu nahi diet, elikadura on baten garrantzia ulertzen, eta kirol zein bizimodu helburuak lortzen.
