MENDI LASTERKETAK PRESTATZEKO NUTRIZIO ZERBITZUA

Gure zerbitzua Domusa, Zegama Aizkorri, T2T eta T3T, Gorbeia Suzien bezalako erronketarako prestatzen ari diren korrikalarien errendimendua optimizatzeko diseinatuta dago. 

Ikuspegi integral baten bidez, elikadura prestaketa, lehiaketa eta berreskurapenean funtsezko zutabe bat izatea bermatzen dugu.

Imagen de WhatsApp 2025-02-04 a las 13.26.16_79d6d5b4

Zer barne hartzen du zerbitzu honek?

Hasierako ebaluazio pertsonalizatua

  • Egungo egoera nutrizionalaren eta ohituren analisia.
  • Gorputz-konposizioaren analisia.
  • Hautatutako lasterketaren arabera helburu espezifikoen definizioa.
  • Entrenamendu-kargaren eta energia-beharren ebaluazioa.

Asteko nutrizio plangintza

  • Entrenamenduen intentsitate eta bolumenera egokitutako menuak.
  • Energia eta berreskurapena maximizatzeko makronutrienteen eta mikronutrienteen banaketa estrategikoa.

Lasterketa aurreko nutrizioa

  • Karbohidrato karga egiteko estrategiak eta glukogenoaren optimizazioa.
  • Hidratatzeko protokolo espezifikoak.
  • Lehiaketa garaian molestia gastrointestinalak saihesteko doikuntzak.

Lasterketa osteko berreskurapena

  • Esfortzu osteko protokolo bereziak muskuluen berreskurapena maximizatzeko.
  • Lasterketaren ondorengo egunetarako nutrizio-planak.
  • Inflamazioa murrizteko eta birsortzea azkartzeko estrategiak.

Lasteketan zeharreko nutrizioa

  • Energia-hartze estrategiak (gelak, barrak, kirol-edariak, benetako janaria).
  • Hidratazioa eta gatzak kudeatzeko teknikak.
  • Tolerantzia eta eraginkortasuna optimizatzeko entrenamendu-saioetan egindako probak.

Errendimendua hobetzeko aholkuak eta optimizazioa

  • Suplementazio espezifikoa (beharrezkoa denean eta ebidentzia zientifikoarekin egiaztatuta).
  • Gorputz-konposizioa eta metabolismoaren eraginkortasuna hobetzeko estrategiak.
  • Entrenamendu gakoetan izandako sentsazio eta errendimenduaren arabera nutrizio moldaketak.

Metodologia

  • Hileko jarraipena doikuntza pertsonalizatuekin.
  • Etengabeko feedback-a.
  • Gida, errezeta eta gomendio praktikoekin material esklusiboa.
  • Entrenamendu gakoetarako nutrizio estrategien simulazioa.
Imagen de WhatsApp 2025-02-04 a las 13.26.16_79d6d5b4

Norentzat da zerbitzu hau?

✅ Errendimendua eta erresistentzia hobetu nahi duten mendiko korrikalariak.

✅ Nekea saihestu eta berreskurapena optimizatu nahi duten kirolariak. 

Maila altuko lasterketetan helburu zehatzak dituzten kirolariak.