Elikadura hezkuntza

ELIKADURA HEZKUNTZA

Pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako elikadura hezkuntza, elikadura eta bizi ohitura osasungarrien ikasketa oinarri hartuz

Elikadura hezkuntzaren helburua, elikagaiei eta horien mantenugaiei buruzko informazio erabilgarria ematea da, baina ez da horretara mugatzen. Elikadura-ohiturak eta, ondorioz, nutrizio-prozesuak hobetzeko beharrezkoak diren tresnak ere eskaintzen ditu.

Helburu horiek lortzeko estrategia nagusiak hezkuntza-arlokoak dira. Horrela, osasuna hobetzera bideratutako elikaduraren ikuspegiarekin bat datozen portaerak modu eraginkorragoan eta borondatezkoagoan hartzea lortu nahi da.

Zein dira elikadura hezkuntzaren ezaugarriak?

  • Elikadura-ohiturak modu iraunkorrean hobetzea da helburua

  • Ezagutzan ez ezik, trebetasunen praktikan eta garapenean ere oinarritzen da

  • Etengabeko motibaziotik abiatuta, estrategiaren erdigunea, elikagaiak eta bizitza ohiturak dira

  • Elikadura hezkuntzako edozein plan edo estrategia, gizartearen, kulturaren, biztanleriaren ohituren eta beste alderdi batzuen estandar eta baldintzetara egokitzen da

  • Elikadura hezkuntza edozein praktika iraupen luzekoa da, emaitzak ez dira berehala aurkezten, baina emaitza iraunkorrak izan ohi dira

  • Jarraitutasuna, errepikapena eta iraunkortasuna sustatzen ditu

pexels-ella-olsson-1640770

ZEIN ABANTAILA DITU?

  • Bizitza osorako elikadura-ohitura osasuntsuak sortzea sustatzen du, pertsonei "kultura nutrizionala" emanez
  • Balio nutritibo handiko elikagaiak hautatu, prestatu eta kontserbatzeko gaitasuna ematen du
  • Kontsumitzaileei informazioa eta trebakuntza ematen zaie elikaduraren arloan dituzten eskubideez jabetzeko eta eragiten dieten erabakietan parte hartzen ikasteko
  • Modu adimentsuan erosteko informazioa eta gaitasuna ematen du
  • Elikagaiak manipulatzeko ohitura egokiak hartzea sustatzen du

Zerbitzu hau interesatzen zaizu edo informazio gehiago jaso nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan kontsulta bat erreserbatzeko edota informazio gehiago eskatzeko