Elikadura adin talde ezberdinetan

ELIKADURA ADIN TALDE EZBERDINETAN

Bizitzako denbora-tarte bakoitzean, nutrizio behar batzuk ditugu, eta horiek bermatzea garrantzitsua da, ongizatea lortzeko

Pertsona bakoitzaren makronutriente eta mikronutrienteen beharrak pixkanaka aldatzen dira bizitzan zehar, bizi-zikloaren etapa bakoitzak fisiologikoki behar dituen nutrizio-eskakizunei aurre egiteko. Horregatik, hainbat kasutan, profesionalen gidaritza eta laguntza ezinbestekoa bihurtzen da, behar horiek asetzen laguntzeko

Bizitzako zein etapa ezberdinetak lagun zaitzakegu?

HAURTZAROA

Haurtzaroan elikadura ohitura egokiak bermatzea oso garrantzitsua da. Alde batetik, bizitzako etapa honetan ikasitako ohiturak helduaroan ere mantentzen direlako, eta bestetik, garapen intelektual eta fisiko handiko etapa delako, horrek eskatzen dituen nutrizio behar garrantzitsuekin

HAURDUNALDIA

Haurdunaldian nutrizioa inoiz baino garrantzitsuagoa da, mantenugai zehatz batzuen beharra handitzen delarik. Elikadura osasuntsu eta beharretara egokituak, haurrari garatzeko behar duena emanen dio eta ama, zein haurraren pisua kontrolatzen lagunduko du

LAKTANTZIA

Bularreko emakume baten nutrizio-erreserbak agortuta egon daitezke, haurdunaldiaren eta erditzean odola galtzearen ondorioz. Gainera, edoskitzeak nutrizio-premia bereziak sortzen ditu, eta hauek bermatzea garrantzitusa da, bai haurraren eta bai amaren osasunerako

MENOPAUSIA

Etapa honetan ematen diren aldaketek eragina dute emakumeen egunerokotasunean edota osasun-egoeran. Erraz hauteman daitezkeen aldaketez gain, beste efektu batzuk ere izan ditzake.
Dietetikoki, osasuna eta ongizatea hobetzen lagunduko diguten zenbait alderdi kontuan har ditzakegu. 

Zerbitzu hau interesatzen zaizu edo informazio gehiago jaso nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan kontsulta bat erreserbatzeko edota informazio gehiago eskatzeko