HESTE NARRITAGARRI SINDROMEA

Heste narritagarri sindromea (HNS) digestio mailan eragina duen gaixotasun kroniko bat da. Sindrome honen zeinu eta sintoma nagusiak digestio aparatuarekin erlazioa duten arren, beste sintoma extradigestibo batzuekin ere lotu dezakegu.

Hauek dira horietako batzuk:

  • Abdomeneko mina (deposizioekin lotuta edo ez).
  • Gorozkien maiztasuna edo formaren alterazioa (maiztasuna, trinkotasuna eta forma).
  • Distentsioa eta/edo hantura.
  • Komunera joateko eta librateko urgentzia, ebakuazio partzialak eta eginkarietan mukia.
  • Beste sintoma digestibo batzuk: gasak, otordu osteko astuntasuna, hesteetako zaratak, goragalea…
  • Sintoma extradigestiboak: nekea eta letargia, larruazaleko asaldurak, besikulako molestiak, alterazioa ginekologikoak…

Bestalde, heste narritagarri sindromearen fisiopatologia ez dago erabat argi. Hauek dira lotuta daudela uste den faktore nagusiak:

  • Genetika eta epigenetika.
  • Nerbio-sistema zentrala eta autonomoa.
  • erraietako hipersentikortasuna.
  • Mugigarritasun digestiboaren eta deposizioen alterazioa.
  • Aktibazio immunea, hesteetako iragazkortasuna eta mikrobioma.

HESTE NARRITAGARRI SINDROMEA

Oinarri organikorik ez duen gaixotasun bat dela esan daiteke heste narritagarri sindromea. Izan ere, gaur egun, pazientearen sintomak ez dira organo, ehunen egitura edo anatomia alterazio zehatzekin lotzen, eta beraz, ez dago mediku proba zehatzik sindrome hau diagnostikatzeko gai dena. Hortaz, diagnostikoa, sabeleko mina eta hustuketa gastrikoaren atzerapenean oinarritzen da, alterazio organikorik egon gabe.

IRIZPIDE DIAGNOSTIKOAK ETA MOTAK

Beharrezkoa da antzeko sintomak eragin ditzaketen beste patologia edo baldintza komun batzuk baztertzea, eta ondoren, sintoma zehatzetan oinarritutako diagnostiko-irizpideak bete behar dira.

Ohikoenak ROMA IV irizpideak dira:

Diagnotikora iristeko honako zeinzu hauek hartzen dira kontutan: abdomeneko min errepikakorra gutxienez astean behin, batez beste, azken 3 hilabeteetan, honako irizpide hauei lotuta:
1. Min hau libratzearekin lotuta dago (adibidez, libratzean hobetzea edo okertzea).
2. Sabela hustearen maiztasuna aldatzearekin lotuta dago.
3. Kakaren forma aldatzearekin lotuta (itxura, Bristol eskala).

Irizpideak gutxienez azken 3 hilabeteetan bete behar dira, eta sintomak diagnostikoa egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago hasi behar dira.
HNS – Idorreria Deposizioen % 25 Bristol 1 edo 2 dira eta <% 25 6 edo 7 motakoak
HNS – BeherakoaDeposizioen % 25 Bristol 6 edo 7 dira eta <% 25 1 edo 2 motakoak
HNS – MistoaDeposizioen % 25 Bristol 1 edo 2 dira eta % 25 6 edo 7 motakoak
HNS – ZehaztugabeaHns-rako irizpideak betetzen dituzten pazienteak, baina ezin dira ondo sailkatu aurreko taldeetako batean.

BRISTOL ESCALA

Hurrengo artikuluan tratamenduari buruz hitz eginen dugu, baina diagnostiko honen aurrean bazaude, profesionalekin kontaktuan jartzea gomendagarria izan daiteke, horrelako arazoek osasun eta bizi estiloan izan ditzaketen ondorioengatik

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude