Energia-eskuragarritasuna kirolean: kontzeptu giltzarria errendimendua eta osasuna ulertzeko
Zer da energia-eskuragarritasuna (Energy Availability, EA)?
Energia-eskuragarritasuna kirolean zein osasunean funtsezko terminoa da, gorputzak oinarrizko funtzio fisiologikoetarako (hazkundea, hormona-ekoizpena, immunitatea, hezur-osasuna…) entrenamenduaren ondoren geratzen zaion energia da.
Formalki:
EA = (energia-ingesta − entrenamenduaren bidezko energia-gastua) / gantzik gabeko masa (FFM)
Literaturan, <30 kcal/kg FFM/egun balioak energia-eskuragarritasun baxutzat jotzen dira, eta horrek adaptazio fisiologiko negatiboak aktibatzen ditu.
Energia-eskuragarritasun baxuaren mekanismo fisiologikoak
EA baxua mantentzen denean, gorputzak energia aurrezteko estrategia adaptatiboak martxan jartzen ditu:
- leptina, insulina eta IGF-1 jaitsiera
- T3 hormona aktiboaren murrizketa
- kortisolaren igoera
- proteinaren sintesiaren inhibizioa
Adaptazio hauek epe laburrean biziraupenerako erabiltzen ditu gorputzak, baina aldi berean, errendimendurako kaltegarriak dira.
EA baxuak errendimenduan duen eragin zuzena
Ikerketek erakusten dute EA baxuak:
- VO₂max-aren erabilgarritasuna mugatzen duela
- intentsitate altuko entrenamenduaren tolerantzia murrizten duela
- berreskurapen-denbora luzatzen duela
Hau bereziki kritikoa da erresistentzia-kiroletan eta entrenamendu bolumen handiko garaietan.
Nola optimizatu energia-eskuragarritasuna kirolean?
- entrenamendu-egun gogorretan, kargaren araberako energia kontsumoa egitea
- karbohidratoak periodizatzea beharren arabera
- entrenamenduaren aurreko eta osteko otorduak ongi antolatzea
Energia-defizita kirolean: pisu-kontrola eta errendimenduaren arteko oreka zaila
Energia-defizita ez da beti estrategikoa
Energia-defizita lagungarria izan daiteke zenbait testuingurutan (gorputz-konposizioaren optimizazioa), baina defizit kroniko eta planifikatu gabeak errendimendu-galera ekar dezake.
Arazo nagusia zera da:
kirolari askok defizita mantentzen dutela entrenamendu-karga altuetan ere.
Defizit energetikoaren ondorio metabolikoak
Defizit luzearen ondorioz:
- metabolismo basalaren jaitsiera gertatzen da
- muskulu-ehunaren katabolismoa (galera)
- glukogeno-biltegien murrizketa
- entrenamendu-estimuluaren aprobetxamendu eskasa
Horrek egoera baten aurrean uzten du kirolaria: “entrenatu BAI, baina hobetu EZ”
Defizita eta errendimenduaren arteko harremana
Ikerketek adierazten dute:
- defizit txikiak (<300–500 kcal) kudeagarriak izan daitezkeela epe laburrean
- defizit handiek (>500–700 kcal) errendimendu-jaitsiera nabarmena sortzen dutela
Horregatik, periodizazio energetikoa funtsezkoa da. Hau, entrenamenduaren egitura (bolumena, intentsitatea, helburua) kontuan hartuta energia-ingesta (kaloriak) eta makronutrienteen banaketa denboran zehar modu estrategikoan moldatzea da.
Helburua ez da egunero berdin jatea, baizik eta:
energia-eskuragarritasuna optimizatzea entrenamendu-estimulu bakoitzerako.
Kirolariek ez dute entrenamendu-karga bera egunero, eta ondorioz, energia gastua ere oso ezberdina izan daiteke. Askotan energia kontusmo konstantea mantentzen da, eta horrek bi arazo sor ditzake:
- egun gogorretan → energia-eskuragarritasun baxua
- egun arinetan → energia soberakina
Periodizazio energetikoak bi muturrak saihesten ditu.
Gomendio praktikoak energia eskuaragarritasun baxuan ez erortzeko pisua kontrolatu nahi denean
- gorputz-konposizioa lantzea entrenamendu-bolumen baxuagoetan
- lehiaketa-aurreko faseetan defizita saihestea
- errendimendua adierazle nagusi gisa erabiltzea, eta ez pisua
RED-S sindromea: energia-eskuragarritasun baxuaren ondorio sistemikoa
Zer da RED-S?
RED-S (Relative Energy Deficiency in Sport) energia-eskuragarritasun baxu iraunkorraren ondoriozko sindrome multifaktoriala da, IOCk definitua. Ez da soilik emakume kirolarien arazoa; gizonei ere eragiten die.
Sistema anitzeko eragina
RED-S sindromeak honako sistemetan eragina du:
- endokrinoa: testosterona / estrogeno jaitsiera
- hezur-osasuna: hezur dentsitatearen murrizketa, haustura arrisku handiagoa
- immunitatea: infekzio errepikakorrak
- neurologikoa: kontzentrazio- eta motibazio-galera
Errendimenduaren ikuspegitik
RED-S duten kirolariek:
- entrenamendu-karga jasateko gaitasun txikiagoa
- lesio-maiztasun handiagoa
- progresio eza edo atzerakada
Askotan, entrenamendu-arazo gisa interpretatzen da, benetako kausa nutrizionala denean.
Prebentzio-estrategiak
- energia-ingesta minimo funtzionalak errespetatzea
- entrenatzaile eta nutrizionisten arteko koordinazioa
- seinale goiztiarren identifikazioa (nekea, aldarte-aldaketak, errendimendu-jaitsiera)
Errendimendua ez da entrenamendu kontua bakarrik: nutrizioaren rola ikuspegi fisiologikotik
Entrenamendua estimulu bat da, ez emaitza
Entrenamendua ez da berez emaitza, estimulu fisiologikoa baizik. Estimulu horrek egokitzapen positiboak sortzeko, ordea, ezinbestekoa da energia- eta nutrizio-baldintza egokiak izatea, baita atseden nahikoa ere. Energia-eskuragarritasuna eskasa denean, gorputzak ez ditu behar bezala aktibatzen adaptazio mekanismoak, eta horren ondorioz, hobekuntza fisiologikoak mugatu edo desagertu egiten dira. Gainera, egoera horrek gainentrenamenduaren antzeko sintomak eragin ditzake, nahiz eta entrenamendu-karga egokia izan.
Ikuspegi horretan, karbohidratoek funtsezko zeregina dute errendimenduan, bereziki intentsitate altuko lanetan. Karbohidrato-ingesta nahikorik ez dagoenean, glukogeno-biltegiak mugatu egiten dira, eta horrek entrenamenduaren kalitatea zuzenean kaltetzen du: intentsitate altua mantentzea zailagoa da, eta esfortzuaren pertzepzio subjektiboa (RPE) handitu egiten da lan-bolumen berean. Horregatik, karbohidratoen periodizazioa tresna giltzarria da errendimendua eta entrenamenduaren jasangarritasuna optimizatzeko.
Proteinak, bestalde, ezinbestekoak dira muskulu-ehunaren konponketan eta adaptazio estrukturaletan. Proteina kontsumo egokiak entrenamendu-maiztasun handiagoa jasateko aukera ematen du, eta neurri batean, defizit energetikoaren ondorio katabolikoak arindu ditzake. Hala ere, garrantzitsua da argi izatea proteinak ez duela ordezkatzen energia nahikorik ezaren arazoa, eta ezin dela energia-gabezia kroniko baten konponbide gisa erabili.
Ikuspegi integratua
Azken finean, errendimendu optimoa ikuspegi integratu baten emaitza da: entrenamendu egokiaren, energia-eskuragarritasun nahikoaren, makronutrienteen banaketa estrategikoaren eta atseden zein berreskurapen egokiaren arteko oreka funtzionalaren emaitza.
Garai zentroan nutrizio egoki eta adaptatu bat eramaten lagun zaitzakegu, zure osasun eta errendimendua kontuan izanik



