ENERGIA ESKURAGARRITASUN BAXUA

Energia-eskuragarritasun baxua (LEA) kiroleko energia-urritasun erlatiboaren (RED-S) azpian dagoen etiologia da, eta energia gastua kontuan izanik, behar dena baino energia gutxiago kontsumitzen denean gertatzen da. Ondorioz, gorputzari ez zaio nahikoa energia geratzen funtzio fisiologikoak behar bezala mantentzeko. LEA faktore ezberdinengatik gerta daiteke eta 2 kategoria azteretzen dira: soziopsikologikoa eta fisiologikoa. Ikusi da emakume kirolariek arrisku handiagoa dutela LEA pairatzeko, presio soziokulturalengatik, hala nola sare sozialen presioengatik, entrenatzaile/taldekideen presioengatik, edo nagusiki uste dutelako gorputz-pisu txikiago batek errendimendu-emaitza hobeak izango dituela. Kirol-estetika jakin bat lortzeko portaera dietetikoaren intentziozko aldaketak LEA bultzatzeko faktore bat izan daitezke; hala ere, atleta asko LEAn eror daitezke, nahi gabe, entrenamendu-bolumen handiko faseetan edo energia-gastu handiko kiroletan. 

LEAren ondorio ezagunek konplikazio ugari eragiten dituzte: ugalketa-disfuntzioaren, funtzio eskeletikoaren, kardiobaskularraren, gastrointestinalaren, endokrinoaren eta neurologikoaren narriadura besteak beste. Nahita edo nahi gabe, LEAk ondorio kaltegarri nabarmenak izan ditzake osasunean eta errendimenduan, bai erresistentziako atletetan, bai indar-potentziako atletetan.

ENERGIA ERABILGARRITASUN BAXUA

Mantenugaiak detektatzeko bideak estrogeno zirkulatzailearekiko sentikorrak dira; zehazki, kisspeptina neurona hipotalamikoen erregulazioa eta KISS1 genearen adierazpen eta askapenaren erregulazio metabolikoa. Kisspeptina ugalketa-funtzioaren erregulazioan inplikatutako neuropeptido bat da, eta zeregin garrantzitsua du glukosaren homeostasiaren, elikadura-portaeraren eta gorputz-osaeraren erregulazioan ere. Garrantzitsua da azpimarratzea energia-defizitak gertatzen direnean, desnutrizioaren edo gehiegizko energia-gastuaren ondorioz, KISS1 genea beherantz erregulatzen dela, eta horren emaitza GnRH neuronen ondorengo errepresioa eta ugalketa-ardatzaren beheranzko erregulazioa direla.

LEA PREBENITU ETA TRATATZEKO GOMENDIOAK

Ez da jarraibide espezifikorik ezarri emakumezko atleta lehiakorrentzako EA optimo baterako, baina badirudi gutxienez 45kcal/kg FFM/eguneko dela emakume atleten funtzio fisiologikoa bermatu eta gorputz-masari eusteko EA optimoa. Azterketa klinikoetan 30kcal/kg FFM/eguneko EA atalasea ezarri da, eta horren azpitik hormona metabolikoetan murrizpenak ikusten dira. Energia kontsumoaren periodizazio planifikatua onuragarria izan daiteke LEAren ondorio negatiboak arintzeko eta lehiarako potentzia- eta pisu-erlazio optimoak lortzeko. Denboraldian zehar lan-karga etengabe monitorizatzea ere oso garrantzitsua da estresaren eta errekuperazio-beharren ebaluazioan; izan ere, energia-gastu handia, estres eta behar kaloriko handiak sarritan gertatzen dira denboraldiaurrean, eta baitaere lehia-blokeetan eta altuerako kontzentrazioaetan. Gainera, odol-biomarkatzaileak, hala nola kortisola, kinasa-kreatina (CK), sexu-hormonak, zitokinak, panel hematologikoak eta mantenugaien markatzaileak estres orokorrari emandako erantzun fisiologikoak detektatzeko eta entrenamenduaren emaitzen, errekuperazioaren eta errendimenduaren arteko oreka identifikatzeko erabil daitezke. 

ENERGIA DISPONIBILITATEA EGUNEAN ZEHAR

Litekeena da energia kontsumoa entrenamendu egunen artean aldatzea (gastuaren arabera). Era honetan, ikusi da 24 orduz energia gutxi hartzen diren eguneko aldiak osasun-indize negatiboekin eta gorputz-osaeran izandako aldaketekin lotzen direla. Ikerketek erakusten dutenez, hilekoaren disfuntzioa duten emakumeek kortisol igoera handiagoak dituzte zenbat eta gehiago atzeratu elikagaiak kirola egin ondoren. Ildo honetan proposatu da mantenugaien sinkronizazioak eragin nabarmena duela osasunerako, entrenamendu fisikorako eta errekuperaziorako. Aurrerago idatziko dugu honi buruz ere.

“Garrantzitsua izango da entrenamendu inguruan behar diren mantenugaiak kontsumitzea, eta baraualdiak murriztea”

Hala eta guztiz ere, atleten energia gastua kuantifikatzea zaila izan daiteke eta errore-tarte handia izan dezake. Hau zehazteko, datu zehatzak behar dira (gorputza gantza, muskulu maila, gastua, kontsumoa…) eta zalantzarik gabe, baliozkotasun- eta fidagarritasun-akatsak gertatuko dira. Gainera, beharrezkoa da nahigabeko jarduera fisikoan egindako gastua sartzea, energiaren eskuragarritasuneko asaldurak zehaztasunez islatzeko (eta hau ere oso zaila da kuantifikatzen)

Laburbilduz, ikusi dugu energia eskuragarritasun baxua oso arriskutsua del abai osasunerako, eta baita errendimendurako ere. Hau prebenitu eta tratatzeko, energia disponibilitate optimoa lortu behar da, pertsona bakoitzaren behar eta gastua kontuan izanda. Gainera, energia eta mantenugaiak egunean zehar ongi banatuta egotea ere garrantzitsua izango da, batik bat arazoak dituzten kirolarietan. Askotan gai konplikatua bihurtzen da, baina GARAI zentroan arlo honetan esperientzia daukagu eta laguntza behar baduzu, laguntzeko prest gaude

BIBLIOGRAFIA

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude