BEHOBIA SS-ERAKO AURRE PRESTAKETA: ELIKADURA

Asteburu honetan Behobia SS lasterketa ospatuko da, askok gogoz hartzen duzuen lasterketa. Horrelako ekitaldi guztietan bezala, Behobia SS-erako aurre prestaketa ere garrantzitsua izango da. Prestaketa hau fisikoa zein emozionala izango da. Aurreko blog-ean emozioen gestioei buruz hitz egin genuen, eta gaur elikadura landuko dugu

Elikadurari dagokionez, helburua lehiaketaren egunera glukogeno muskular eta gibel glukogenoen erreserba beteekin iristea da. Glukogeno honen funtzioa karreran zehar energia azkarra ematea izango da.

Gainera, behar bezala eginez gero, kirola egitean hain beldurgarri diren digestio-arazoak agertzea saihestuko dugu. Horretarako, ezinbestekoa da entrenamenduetan estrategia ezberdinak probatzea. Bertan, kirolariak hainbat elikagai eta produktu probatuko ditu, bakoitzari ondoen datorkiona aurkitu eta lehiaketetan estrategia horiek erabili ahal izateko. Ez dago guztientzako elikagai edo estrategia aproposik, eta baliteke pertsona bati ondo doakiona, beste batentzat egokia ez izatea.

Horretarako, hainbat puntu eduki beharko ditugu kontutan:

  • Karbohidrato ugari duten elikagaiak aukeratu
    • Zereal finduak: arroza, pasta, irinak, irin dextrinatuak, ogi zuria, ogi txigortua, olo fina, gosaltzeko zerealak (arto-malutak, arroz puztua…)…
    • Fruta egosia edo heldua, zukua
    • Tuberkuluak: patata, boniatoa, ñokiak, erremolatxa (interesgarria nitrato-iturria delako)…
    • Fruta lehortua: mahaspasak, datilak, aranpasak…
    • Eztia, marmelada
    • Olo- edo arroz-edari begetalak
    • Kirol-produktuak: barratxoak, edari isotonikoak, gelak…
  • Elikadurako gantza murriztu: Gantzek digestioa moteltzen dute eta arazo gastrointestinalak sortu ditzazkete
  • Proteina magro kontsumo moderatua izan (edota piska bat murriztu)
    • Gazta fresko gaingabetua, esne gaingabetua, jogurtak
    • Haragi eta arrain txuriak

Hauek gomendio orokorrak dira, baina aldatu egin daitezke kirol-motaren, iraupenaren, baldintzen eta kirolariaren arabera, eta, beraz, funtsezkoa izango da jarraibideak indibidualizatzea. Horretarako, interesgarria izan daiteke kirol-nutrizionista batekin harremanetan jartzea, hark gida zaitzan eta etekinik onena ateratzen lagun diezazun.

Aholku hauek glukogeno erreserbat beteta iristen lagunduko dizute, eta, horri esker, lasterketan energia edukitzen ere bai

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude