| Maiz gertatzen da nutrizionista baten lana aipatzen denean, kontsulta, elikadura-plana eta gomendioak soilik etortzea burura. Baina kontsultan ikusten ez dena askoz gehiago da. Obesitatea edo beste eratako patologia batekin bizi den pertsona bati laguntzea ez da planifikazioak egitean soilik oinarritzen. Historia bat sostengatzea da. Eta askotan, historia hori epaiketez, frustrazioz, porrotetatik ikasiz eta lotsaz beteta egoten da. |
Kontsultara heltzen den gorputz bakoitzaren atzean dagoena
Pertsona bat kontsultara sartzen denean, ez da bera bakarrik sartzen. Historia batekin dator. Batzuetan luzea. Beste batzuetan oso mingarria.
Historia hau maiz izaten da:
- Dieta amaigabeak, murriztaileak, pertsonalizaziorik eta ulermenik gabeak
- “Zuk egin beharko zenuke…”, “behar zenuke…”, “ni zure lekuan…” bezalako mezuak
- Ambibalentzia kronikoa: aldatu nahi dut, baina ez dakit nola edo ez naiz gai sentitzen
- Barneratutako eta kanpoko gorputz-gorrotoa (gordofobia), komunikabideetan, ingurunean eta baita osasun-arretan ere presente

Eta gure lana ez da hau guztia epaitu edo zuzentzea, baizik eta aldaketa prozesuan laguntzea. Zerbait ezbardina eskan¡intzea da gure helburua, bahiz eta badakigun askotan ez dela erraza, zeren…
Dieta batek ez luke izan behar —nahiz eta askotan hala den—:
- Murriztailea edo kaloria gutxikoa
- Monotonoa, ikasketa-prozesurik gabea
- Pisuan soilik zentratua
- Kaloriak zenbatzean oinarritua
- Zure historia, emozioak, testuingurua eta baliabideekin loturarik gabea
Eta zergatik azpimarratzen dugu gai hau hainbeste GARAIen?
Izan ere, elikaduran soilik oinarritutako esku-hartze batek atzean uzten du funtsezkoa: benetako bizitza, zure gustuak, zure ingurunea, zure osasun mentala, zure esperientzia, zure mina.
Guretzat, hor dago gakoa: pertsona bakoitzarentzat neurrira egindako jantzia sortzea eta hau da kontsultan ikusten ez dena.
Zer behar dugu, orduan? Indartzen duen laguntza
Laguntzea ez da inposatzea. Zuk egin dezakezun horretan indarra jartzea da. Ez da borondate kontua, baizik eta atxikimendua eta motibazioa lantzeko benetako tresnak eskaintzea. Gaurkoan honelakoak ematen ahaleginduko gara.
Hasteko baliabideak / Herramientas para empezar:
Autoestimua / Autoestima
Gizartearen epaiketek eta urteetako etengabeko porrotek asko kaltetu ohi dute norberaren autoestima. Hau guztia norberarengan nola islatzen da?
- Akatsak egiteari beldurra (guztiak perfektuak izango baginan gisan… bai zera!!)
- Nahikoa ez izatearen sentsazioa
- Etengabeko onarpen-beharra
- Besteei kontsultatu gabe erabakiak hartzeko zailtasuna
Autozaintza / Autocuidado
Autozaintza zure behar fisiko eta emozionalak erreparatzea da. Hau ordea, sarritan kaltetua izaten dugula ikusi dugu hainbat arrazoiengatik:
- Besteak beti lehenesteko joera dela eta
- Aurkitutako lehenengo gauza jatera jotzeko joera dugulako, norberak benetan zer behar duen pentsatu gabe
- Gozamen momenturik gure gorputzari ematen ez diogulako (sarritan errestrikzio konstante batetan – “hau ezin dezaket jan” – bizi garelako)
Zure osasuna lantzea hau ukitu gabe… pitzadura duen fatxada bat margotzea bezalakoa da.
Gorputz irudia: ikusten ez dena, baina sentitzen dena
Ez da nahitaezko premisa elikadura jokabide nahasmendu bat edukitzea, gorputzarekin harreman desegokia izateko. Izan ere, sarritan, gorputzarekin erlazio txar hau honela agertzen da:
- Egoera / akontezimendu jakin batzuk ekiditeko joera, epaiaren beldur
- Norbere gorputzarekiko lotsa edo arbuioa sentitzea
- Estaltzea, argazkiak saihestea, ispiluak edo arropa berria jartzea ekiditea
- Pentsamendu negatibo automatikoak
- Baliorik gabeko esperientzia medikuak
Horregatik, ez da nahikoa “onartu zure burua” esatearekin. Benetako tresnak behar ditugu…
Baliabide gomendatuak
- Irakurketa: Why Diets Make Us Fat, Sandra Aamodt Ver en Amazon – https://www.amazon.es/Why-Diets-Make-Fat-consequences/dp/1925228592
- Podcast: Más allá del cuerpo – conversaciones sobre salud sin peso
Benetako atxikimendua ez da elikagaien zerrenda batekin hasten, ohitura bakoitzaren atzean dagoenarekin konektatzen dugunean gertatzen da: emozioak, historia, sinesmenak, gorputzaren pertzepzioa eta janarekiko harremana.
Eta GARAIen, hori guztian laguntzeko gaude. Zure erritmora. Zure neurrira.

