Zer dio zientziak errendimenduaz eta berreskurapenaz?
Ohikoa da entrenamenduaren erdian edo amaieran nekea, indar falta edota errendimendua jeisten dela nabaritzea. Ariketa fisikoa da errendimenduaren oinarria, baina zientziak argi erakutsi du: nutrizio egokiak zuzenean baldintzatzen du bai errendimendua bai berreskurapena (Thomas et al., 2016, Journal of the Academy of Nutrition and Dietetics). Horregatik, entrenamendu aurreko eta ondorengo elikadura estrategikoki antolatzea ezinbestekoa da: muskuluak babesteko, glukogeno-erreserbak kargatzeko eta entrenamenduen arteko berreskurapena bizkortzeko.
Entrenamendu aurreko elikadura: energiaz betetzea
Entrenamendu motaren eta helburuaren araberakoa da aurretik hartu beharrekoa, baina orokorreak zientziak entrenamendu aurretik 3–4 g karbohidrato/kg kontsumitzea gomendatzen du, glukogeno-maila optimoak bermatzeko.
- Karbohidratoak: energia-iturri nagusia dira. Intentsitate handiko ariketan, muskuluetako glukogenoa agortzen da, eta horrek errendimendua mugatzen du.
- Proteinak: entrenamendu aurretik proteina kantitate ertainak sartzeak (≈20 g) muskulu-suntsiketa gutxitu dezake.
- Hidratazioa: entrenamendu aurretik deshidratazio arin batek ere %2–3 murriz dezake errendimendua (Sawka et al., 2007).

Entrenamendu ondorengo elikadura: berreskurapena bizkortzea
Entrenamendu gogor baten ondoren, gorputzak glukogeno-biltegiak berriz kargatu eta muskulu-zuntzak konpondu behar ditu.
- Karbohidratoak: gomendioa da 1–1,2 g/kg/h kontsumitzea lehen 4 orduetan, glukogenoa azkar berreskuratzeko.
- Proteinak: 20–40 g kalitate oneko proteinak (aminoazido esentzialak, bereziki leuzina) muskulu-sintesi maximoa aktibatzen du.
- Antioxidatzaile naturalak: fruta eta barazki koloretsuak, polifenolean aberatsak, hantura murrizten laguntzen dute.

Zer gertatzen da elikadura badin bada?
- Glukogeno eskasia → nekearen agerpen goiztiarra.
- Muskulu-proteinen degradazio handiagoa → berreskurapen motela eta lesio-arrisku handiagoa.
- Sistema immunologikoaren ahultzea → infekzio arrisku handiagoa.
Hori dela eta, otorduak ez dira soilik kaloria kontua, baizik eta mantenugai estrategikoen banaketa, momentua kontuan hartuta.
Elikadura eta errendimendua uztartzeko gakoak
- Entrenamendu aurretik → erraz digeritzen diren karbohidrato + proteina arina.
- Entrenamendu ondoren → karbohidrato + proteina konbinazioa lehen 30–60 minutuetan.
- Hidratazioa → ur nahikoa + elektrolitoak, batez ere iraupen luzeko kiroletan.
- Eguneroko elikadura → energia nahikoa, gantz osasuntsuak eta mikronutriente kritikoak (burdina, D bitamina, kaltzioa, magnesioa).
Garai Nutrizio eta Errendimenduan gure ikuspegia
Garai Zentroan zientzian oinarritutako nutrizio-estrategiak erabiltzen ditugu, zure helburu eta entrenamenduetara egokituak:
- Entrenamendu aurreko eta ondorengo elikadura pertsonalizatua.
- Energia eta masa muskularra handitzeko planak.
- Gantza galtzeko eta errendimendua optimizatzeko estrategiak.
🎯 Gogoratu: zure errendimenduaren sekretua ez dago soilik gimnasioan edo mendian, zure plateretan baizik.



