ENDOMETRIOSIA

ENDOMETRIOSIA

Gaur martxoak 14 Endometriosiaren nazioarteko eguna da. Baina… zer da ENDOMETRIOSIA?

ENDOMETRIOSIA definizioz…

Endometriosi deritzona, alterazio bat da; zeinetan, ehun endometriala umetokitik kanpo hazten den, organismoaren edozein lekutan, hala nola hesteetan, obulutegietan, falopioren tronpetan eta abarretan, baita urrunago dauden organoetan ere, hala nola biriketan.

Endometriosi motak:

3 mota ezberdin bereizten dira: 

  1. Azaleko endometriosi peritoneala: endometrio ehun fokuak peritoneoaren gainean sortzen dira (baina ez bertan txertatuta)
  2. Obulutegiko endometriosia → obulutegien inguruan agertzen da endometrioa.
  3. Endometriosi sakona → fokuek peritoneoa 5 cm edo are gehiago inbaditzen dute. Formarik larriena da.

Etiologia / kausak:

Gaur egun oraindik ez dago argi zein izan daitekeen endometriosia izatearen kausa nagusia. 5 hipotesi ezberdin daude: 

  1. Hileko atzerakoiaren hipotesia
  2. Difusio baskular eta linfatikoaren hipotesia
  3. Metaplasia zelomikoaren hipotesia
  4. Ama zelulen hipotesia
  5. Aztarna Mullerianoren hipotesia

Sintoma eta adierazpen klinikoak:

Gerta daitekeen SINTOMATOLOGIAK barne hartzen ditu:

  • Hantura-kontrakoekin eteten ez den hileroko mina (dismenorrea)
  • Min pelbikoak
  • Hileroko abundanteak
  • Maskuriaren alterazioa
  • Digestio-alterazioak: beherakoa eta/edo idorreria
  • Distentsio abdominala
  • Sukarra
  • Goragaleak eta/edo gorakoak
  • Buruko mina edo migrainak
  • Neke kronikoa
  • Ugalkortasunaren alterazioak
  • Dispareunia (mina sexu-harremanetan)

Endometriosiaren tratamendua:

Endometriosiaren tratamenduak 3 puntu garrantzitsu barne – biltzen ditu: 

  1. Minaren tratamendua
  2. Tratamendu nutrizionala
  3. Antzutasunaren tratamendua

Nutrizio-tratamenduari dagokionez, ez ditugu atxikidurak ezabatuko (kirurgia beharrezkoa da); aitzitik, sintomatologia okertzen duten zitozina inflamatorioak murrizten lagunduko dugu.

Baloratu beharreko faktore nagusiak:

  • Animalien esnekien ordez “soja-esnekiak” erabiltzea: ez behia txarra delako, baizik eta sojak fitoestrogenoak dituelako eta kasu horietan interesatzen zaigulako (estrogenoa metaboliza dadin)
  • Alkohol-kontsumoa murriztea edo ezabatzea
  • Probiotiko eta prebiotikoen kontsumoa handitzea: digestio-alteraziorik dagoen baloratuz
  • Glutenarekiko intolerantzia edo sentikortasuna baloratzea (gainerako elikadura ondo dagoenean). Bere kontsumoa ekidin eta aurrerapena baloratu. Hobekuntzarik ikusten ez bada, berriro sartu

Sustatu beharreko mantenugaiak eta elikagaiak
MANTENUGAIAK ENDOMETRIOSIAN
Suplementazioa

Badakigu osagarriak praktika higieniko-dietetikoen azken kate-maila daudela patologia mota haueii aurre egiteko orduan, baina lagungarria izan daiteke zenbait kasutan. Beti ere, profesional batek gainbegiratuta, eta aurretik beste alderdi batzuk landuta:

  • Kurkuma + piperbeltza: hanturaren aurkako funtzioa du, mina murrizten eta hilekoa arintzen laguntzen diguna
  • Zinka: Hanturaren aurkako funtzioa du, mina murrizten laguntzen diguna. Ez hartu urdaila hutsik dagoela, beti otorduekin
  • Berberina: funtzio antiinflamatorioa eta antioxidatzailea. EZ HARTU SIBO EDOTA IDORRERIA BADAGO, EDO INTSULINAREKIKO SENTIKORTASUNA BADAGO
  • Resberatrola: Funtzio antiinflamatorioa, angiogenesiaren inhibizioa eta aromatasa jardueraren erregulazioa.
  • N-azetilcolina (NAC): Glutatioiaren aitzindaria, hanturaren aurkako funtzioa. Kontuz ibili behar da dosiarekin (ez erabili digestio-alterazioren bat badago)
  • Selenioa: Ez da osagarririk behar. Nahikoa da Brasilgo intxaur mordoarekin. Immunitate-sistemaren funtzionamenduan eta nutrizio folikularrean parte hartzen du. Funtzio antiinflamatorioa.

Egoera honen aurrean bazaude, edo uste baduzu, lehenik eta behin, esan EZ ZAUDELA BAKARRIK. Bestetik, profesionalekin kontaktuan jartzea gomendatzen dizugu, sintomatologia ahalik eta hobekien tratatu ahal izateko. GARAI zentroan EMAKUMEEN OSASUN HORMONALEAN espezoalizatuta gaude, eta laguntzeko prest egongo ginateke.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude