BEHOBIA SS-ERAKO AURRE PRESTAKETA: HIDRATAZIOA

Asteburu honetan Behobia SS lasterketa ospatuko da, askok gogoz hartzen duzuen lasterketa. Horrelako ekitaldi guztietan bezala, Behobia SS-erako aurre prestaketa ere garrantzitsua izango da. Prestaketa hau fisikoa zein emozionala izango da. Aurreko blog-etan emozioen gestioei buruz eta elikadurari hitz egin genuen, eta gaur hidratazioa landuko dugu

Hidratazioari dagokionez, helburua lehiaketa egunera hidratazio-egoera egokian (euhidratatua) iristea izango da. Honek, deshidratazioagatik ager daitezkeen ondorio kaltegarriak prebenitzen laguntzen du. Ikusi denez, gorputz-pisuaren % 2tik gorako deshidratazio-egoerara iristen bagara, ondorio kaltegarriak nabaritzen has gaitezke muskulu-indarrean, erresistentzian eta koordinazioan, eta, beraz, oso garrantzitsua izango da egoera hori saihestea.

Probara hidratazio-egoera egokian (euhidratatua) iristeko, ekitaldiaren aurreko 24 orduetan hidratazio eta elikadura egokia mantentzea gomendatzen da, eta aurreko 4 orduetan 6-8mL/kg-ko edatea. Gernurik sortzen ez badu, edo gernua iluna edo oso kontzentratua bada, poliki-poliki edari gehiago edan behar da (adibidez, 3-5mL/kg) ekitaldia baino 2 ordu lehenago, gutxi gorabehera.

Gainera, urari sodio pixka bat gehitzen badiogu, hidratazio maila egokia lortzea errazagoa izan daiteke. Sodioak likidoaren absortzio azkarra estimulatzen du heste meharrean, gernuaren ekoizpena atzeratu eta egarri-sentsazioa areagotuz.

NOLA JAKIN GURE HIDRATAZIO MAILA

Hidratazio-egoera baloratzeko metodo baliagarri bat gernuaren kolorea behatzea da, kolore zurbilekoa izan behar baitu. Hala ere, proba hori ez litzateke erabilgarria izango bitamina hidrosolubleak kontsumitzen dituzten kirolarientzat, gernua koloreztatzen baitu.

HIDRATAZIOA ETA ALKOHOLA

Bestetik, hidratazio maila egokiarekin iristeko lehiaketara, garrantzi berezia izando du alkohola ekiditeak. Zergatik? Alkoholak hormona antidiuretikoaren (HAD) ekoizpena inhibitzen du, gorputzeko likidoak mantentzeaz eta erregulatzeaz arduratzen dena. Horrek komunera joateko gogoa areagotzen du, mikzio ugariagoak erraztuz, hain zuzen ere kirola egin aurretik behar dugunaren kontrakoa, non oreka hidrikoa bilatu behar dugun errehidratazioaren bidez.

Hauek gomendio orokorrak dira, baina aldatu egin daitezke kirol-motaren, iraupenaren, baldintzen eta kirolariaren arabera, eta, beraz, funtsezkoa izango da jarraibideak indibidualizatzea. Horretarako, interesgarria izan daiteke kirol-nutrizionista batekin harremanetan jartzea, hark gida zaitzan eta etekinik onena ateratzen lagun diezazun.

Aholku hauek Behobia SS-erako aurre prestaketan lagun zaitzakete, hidratazio maila egoki batean iritsiz.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude