MAGNESIOA OSASUNEAN ETA KIROLEAN

Magnesioak osasunean eta kirolean duen garrantzia ikusita ere, askotan oharkabean pasatzen da eta ez zaio behar besteko garrantzia ematen. Izan ere, pertsona askok ez dituzte eguneroko eskakizunak betetzen, eta kirolariak bereziki kalteberak dira magnesio-egoera desegokiaren aurrean.

Magnesioa kirolean, funtzioak

MAGNESIO BEHARRAK

Helduentzat gomendatutako dosi orokorrak honako hauek dira:

  • 18-30 urte bitarteko gizonentzat: 400 mg
  • 18-30 urte bitarteko emakumeentzat: 310mg
  • 30 urtetik aurrerako gizonentzat: 420mg
  • 30 urtetik aurrerako emakumeentzat: 320mg

Kirolarien kasuan, magnesio beharrak handitu egiten dira. Uste da eskakizunak %10-20 handiagoak direla, baina hau pertsonaren, egiten den kirolaren eta jardueraren baldintzen araberakoa izango da. Magnesio beharrak kirolean handiagoak izatea, ariketa fisiko biziak, batez ere erresistentziakoak, mineral horren galerak handitzen dituelako da, gernuaren eta izerdiaren bidez.

MAGNESIO ITURRIAK

Magnesioa hainbat elikagaietan aurki dezakegu. Hosto berdeko barazkiak (espinakak, ziazerbak, errukula…), lekaleak, fruitu lehorrak, haziak eta zereal integralak iturri onak dira eta oro har, zuntza duten elikagaiek magnesioa ematen dute. Elikagaien prozesamendu mota batzuek, hala nola, aleak fintzea, magnesio edukia nabarmen murrizten dute.

Magnesioa osasunean eta kirolean: iturriak

Bestalde, kontuan izan behar da elikagaien magnesio kopuruan lurraren magnesio kopuruaren araberakoa izanen dela. gaur egun, lurrak gero eta kalitateko txarragoa dute, eta ondorioz, elikagaiek ere magnesio gutxiago dute.

Gainera, kontsumitzen den magnesioaren %30 eta %40  xurgatzen du gutxi gorabehera gorputzak, eta en %100.

MAGNESIO ESKASIA

Magnesioa osasunean eta kirolean garrantzitsua dela ikusi dugu, eta mineral honen eskasiaren sintoma batzuk hauek dira: kalanbreak, zorabioa, digestio-arazoak, nekea, bihotz-erritmo irregularra, buruko mina, suminkortasuna.

Horregatik guztiagatik, magnesio bidezko gehigarriak edo magnesioaren ingesta dietetikoa handitzeak eragin onuragarriak izango ditu errendimenduan, gehien bat magnesio urritasuna duten pertsonen kasuan.

MAGNESIO OSAGARRIAK

Osagarri guztiak bezala, magnesio osagarriak ere kasu batzuetan bakarra izango dira onuragarri edo beharrezkoak. Hauek ongi etorriko diren edo ez, profesional batek baloratu beharko luke, bizitza estiloa ongi aztertu eta pertsona bakoitzaren beharrak ikusita. 

Osagarriak hartzea erabakitzen bada, kontuan izan behar dugu magnesio osagarriak hainbat formatan daudela eskuragarri (oxidoa, zitratoa, glizinatoa, kloruroa…) eta forma bakoitza kantitate ezberdinean xurgatzen dela gure gorputzean. Azterketa txikietan ikusi denez, aspartato, zitrato, laktato, glizinatoa eta kloruro formetako magnesioa guztiz xurgatzen da eta magnesio oxidoa eta magnesio sulfatoa baino bioerabilgarriagoa da.

Hala ere, eta lehen aipatu dugun moduan, egokiena profesional batekin kontsultatu eta bere gomendioak jarraitzea izango da

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude