Elikadura hezkuntza

woman measuring waist with tape in gym

Gantza galdu muskulua mantenduz (edo irabaziz): gorputzaren birkonposizioa zientziaren arabera

“Pisua galdu nahi dut” esaten denean, jende gehienak benetan gantza galdu eta itxura hobea izan nahi du. Hala ere, helburu hori baskulako zenbakiaren bidez neurtzen bada, errazago gertatzen da muskulua galtzea ere, eta horrek metabolismoa, indarra eta osasuna kaltetzen ditu. Bada alternatiba: gorputzaren birkonposizioa, hau da, gantza galdu muslua mantenduz edo handituz. Artikulu honetan azalduko […]

Gantza galdu muskulua mantenduz (edo irabaziz): gorputzaren birkonposizioa zientziaren arabera Read More »

woman with clock instead of head and measuring tape

ALDIZKAKO BARAUA

Azken urteotan, aldizkako baraua elikadura-joera ezagunenetako bat bihurtu da. Sare sozialetan miraria dirudi: pisua galtzea, energia handiagoa izatea, “gorputza garbitzea”… Baina zer dio benetan zientziak? Eta zein da nutrizionista baten iritzia? Artikulu honetan, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, aldizkako baraua zer den, zer onura izan ditzakeen eta nork ez lukeen egin behar argitu nahi izan dugu. Zer

ALDIZKAKO BARAUA Read More »

GLP-1 botiken aroa

Hau 2026an irakurtzen ari bazara, ziurrenik jakingo duzu gizentasuna jada ez dela “borondate” kontu hutsa: badaude eragiten duten faktore fisiologikoak ere. Hori kontuan izanda, farmazia industriak GLP-1 hartzailearen agonistak (Ozempic, Wegovy) eta agonista dual zein hirukoitz berriak (GIP/Glukagoia) sortu ditu. GLP-1 botiken aroa dela esanen genuke, eta honek, nola ez, osasun publikoa eraldatu du. Erosotasunaren

GLP-1 botiken aroa Read More »

Eztia azukrea baino “hobea” al da? 

Galdera hau kontsultan maiz entzuten dugu: eztia azukrea baino “hobea” al da?. Eta askotan ez da galdera izaten. Elikadura hobetzeko asmo sendoa duten hainbat pertsonek hurrengoa esatea oso ohikoa izaten da: “Dagoeneko ez dut azukrerik hartzen, orain eztiarekin gozatzen dut dena, naturala delako”. Asmoa bikaina da, baina hemen kontuz… Benetan al da eztia osasungarriagoa, ala

Eztia azukrea baino “hobea” al da?  Read More »

Bikini operazioa

Ez, eskerrik asko. Martxoa iritsi da. Egunak luzatzen ari dira, tenperatura poliki-poliki igotzen doa eta, bat-batean, kontzeptu batek bonbardatzen gaitu bazter guztietatik: Bikini operazioa. Nutrizionista gisa, urtero ikusten dugu fenomeno hau. Erruan eta beldurrean oinarritutako erlojupeko lasterketa bat da, ez zehazki gure burua zaintzeko intentzioarekin. Gaur, elikaduraren zientziatik eta psikologiatik azaldu nahi dizuegu zergatik bikini

Bikini operazioa Read More »

Hesteetako mikrobiota

Gure osasunaren lorategi ezkutua zainduz Ziur inoiz entzun izan duzula hesteetako mikrobiota hitza, edo honen inguruko zerbait. Egia da azken urteetan asko hitz egiten eta ikertzen ari dela gai honi buruz. Esan genezake nutrizio modernoaren paradigmaren aldaketa baten lekuko garela. Gaur egun, badakigu osasuna ez dela soilik makronutrienteen (proteinak, koipeak eta karbohidratoak) zenbaketa soil bat.

Hesteetako mikrobiota Read More »

Ameriketako Estatu Batuetako piramide nutrizional berria 

Ziur aski askok entzun izan duzue dagoeneko Ameriketako Estatu Batuetako piramide nutrizional berria aurkeztu dela. AEB-ko Elikadura Giden azken eguneraketarekin batera, elikadura osasungarria nola antolatu azaldu nahi duen irudikapen grafiko berri bat da. Lehen begiratuan, diseinuak mezua sinplifikatu eta ulerterraza eman nahi duela dirudi. Hala ere, sakonago aztertzen badugu, irudiak ez duela beti dokumentuaren testuan

Ameriketako Estatu Batuetako piramide nutrizional berria  Read More »

Detox-aren mitoa

Gabon ostean, ongizatearen ekosistema erronkaz eta mezu xukatzailez betetzen da. Mezu horiek erruduntasunari eta organismoa “garbitzeko” beharrari egiten diote dei. Garai Nutrizioa eta Errendimendua zentrotik, ebidentzia zientifikoan oinarritutako ikuspegia eman nahi dugu: detox-aren mitoa hautsiz, “detox” dieta kontzeptuak ez baitu oinarri fisiologikorik. Detox-aren mitoa eta metatutako “toxinen” falazia Nutrizio-marketinak “toxina” terminoa modu anbiguoan erabiltzen du

Detox-aren mitoa Read More »

Gabonak: Zer BAI Egin Beharko Genuke Errudun Sentitu Gabe Gozatzeko

Psikonutrizioaren eta elikadura hezkuntzaren ikuspegitik Gabonak ez dira soilik otordu berezien, familia-topaketen eta tradizioen garaia; gure elikadurarekin, gorputzarekin eta emozioekin dugun harremana proban jartzen den sasoia ere bada. Estimulu, itxaropen eta ospakizunen zurrunbiloaren erdian, deskonektatuta, desaraututa eta “kontrola galdu izanaren” sentsazioarekin senti gaitezke. Horregatik, gaurko blog sarrera honetan, Gabonetan elikadurarekin harreman osasuntsua izateko zer BAI

Gabonak: Zer BAI Egin Beharko Genuke Errudun Sentitu Gabe Gozatzeko Read More »

Gabonak: zer EZ genuke egin beharko elikadurarekin harreman osasuntsu bat eduki nahi badugu

Psikonutrizioaren eta hezkuntza nutrizionalaren ikuspegitik Gabonak urtero heltzen dira argiz, tradizioz eta berrikuspenez beterik… baina baita gorputzarekin eta elikadurarekin lotutako mezu kontraesankorrez ere. Garai honetan sare sozialak milaka trikimailurekin betetzen dira, kaloriak erretzeko erronkekin eta familia-bazkarietatik “bizirik ateratzeko” aholkuak emanez besteak beste. Eta ohartu gabe, Gabonak konektatzeko espazio izatetik kontrolaren eta erruaren, murrizketaren eta kontrolik

Gabonak: zer EZ genuke egin beharko elikadurarekin harreman osasuntsu bat eduki nahi badugu Read More »