DIABETESA

Gaur azaroak 14 Diabetes Mellitus-aren nazioarteko eguna da. Diabetes Mellitus-a (DM), hipergluzemia kronikoa (> 126 mg/dL) ezaugarri duen sindromea da, zeinetan intsulinaren jario gabezia total/partzialagatik (DMI-I) edo intsulinaren funtzionamenduaren asalduragatik (DM-II) karbohidrato (KH), proteina eta lipidoen metabolismoan ere asaldurak ematen diren. Diabetesa pairatzen duten pertsonetan, elikadura zaintzea ezinbestekoa izango da.

Aipatzekoa da gainera, DM-a, bizitzako edozein aldi/adin tartetan eman daitekeela. Baina, oro har: 

  • Haurtzaro/gaztaroan: 1 motako diabetesa (DM-I) eman ohi da.
  • Helduaroan: 2 motako diabetesa (DM-II)

Diabetes motak: 

DM mota ezberdinak bereizten dira: 

  • 1 motako diabetesa 
  • 2 motako diabetesa 
  • Haurdunaldiko diabetesa

Dena den, diabetesa garatu baino lehen, aurre-diabetes fasea gertatzen da. Egoera honetan, baraualdiko gluzemia mailak altuak dira (100 – 125 mg/dL), eta hortaz gain, intsulinarekiko erresistentzia egon ohi da. Egoera hau itzulgarria denez (diabetesa ez) garrantzitsua izango da antzematea. Izan ere, hau aurrez hautemanez gero, organo eta sistemen kalteak sortzeko arriskua murriztu daitezke baita, diabetesa garatzeko arriskua txikiagotu ere.

Ezberdintasun nagusiak: 

ParametroaDM1DM2
GluzemiaHipergluzemia
Intsulina ekoizpenaMurriztuaNormalahandituamurriztua
Agertze adinaGoiztiarra (<30 urte)Berantiarra (gazteagotan geroz eta ohikoagoa da)
Elikaduraren garrantziaHandia (gluzemia kontrolatzeko), intsulinarekin adostuaHandia (pisu galera)
TratamenduaFarmakologikoa (intsulina ziztatuta) + elikaduraFarmakologikoa (intsulina edo antidiabetikoak) + elikadura

TRATAMENDU NUTRIZIONALA

DM-ari dagokionez, elikadura zaintzearen helburu nagusiak izango dira: 

  • Emaitza metabolikoak hobetzea eta mantentzea (hipergluzemia posprandiala ekiditea eta hipogluzemiak ekiditea, lipidoen perfila hobetzea)
  • DM-ak ekar ditzakeen konplikazioak aurrezaindu eta tratatzea
  • Haurretan hazkuntza eta garapen egokiak lortzea.
  • Norbanako bakoitzaren beharrak betetzea. 

Helburu hauek lortzeko aipatzekoa da ez dagoela diabetesa duten pertsonentzat ideala den dieta bat. Beti beti beti, elikadura plan bakoitza pertsonaren arabera indibidualizatu beharko da. 

Dena den, elikadurari dagokionez garrantzitsua izango da: 
  • Energiari dagokionez:  Gainpisua edo obesitatea badago, dieta hipokaloriko bat burutzea. Modu honetan kontrol metabolikoa hobetzen lagun baitiezaiokegu gure gorputzari. Gainontzeko kasuetan dieta normokalorikoa izango da. 
  • Karbohidratoei dagokienez: Kasu honetan karbohidrato konplexuei (barazki, fruta, lekale, zereal integral eta tuberkulu) lehentasuna eman beharko zaie eta karbohidrato sinple kontsumoa murriztu beharko da.
    • (*) Bestalde, KH iturri diren elikagaien indize gluzemikoa (IG) ere kontrolatu beharko da.
  • Proteinak: DM-a duten pertsonetan oro har dieta normoproteikoa edo piska bat hiperproteikoa izan beharko da. 
  • Lipidoak: Baldin eta zein den pazientearen egoera (normopisua, gainpisua edo obesitatea) lipido ekarpena ezberdina izango den arren, oso gararntzitsua izango da:
    • Gantz ase kontsumoa murriztea (intsulinaren funtzioa okertzen baitute)
    • Trans motako gantz kontsumoa murriztea
    • Gantz azido monoasegabe kontsumoa areagotzea
    • omega 3 motako gantz azidoen kontsumoa gomendatzea. 
  • Zuntza: Oso garrantzisua izango da zuntz ekarpen egokiak mantentzea. Izan ere, zuntzak gluzemiaren kontrolpean laguntzen du.
    • Bereziki zuntz solugarri kontsumoa areagotzea gomendatzen da. Zergatik? Zuntz solugarriak urdailaren hustuketa atzeratu eta xurgapen abiadura murrizten baitu. Ondorioz, zuntz ekarpenak mantenduz gero hipergluzemia tontor txikiagoak sortuko dira. 
  • Alkohola: ahalik eta gehien kontsumoa murriztu edo eliminatzea gomendatzen da. Zergatik? Ikusi hurrengo irudia…
Diabetesa eta alkohola

Alkohola gibelean metabolizatzean, gibel honek glukosa gutxiago ekoiztea suposatuko du. Kontua da, diabetikoaren pankrea ez denez gai izango intsulinarik ekoizteko (DM-1), intsulina kanpotik ziztatzen ariko da pazientea. Baina ziztaturiko intsulina ez dago alkohol kontsumoari egokitua (edota alkohola hartzen duela kontuan hartuz). Ondorioz, arriskua handiagoa izaten da hipogluzemia bat emateko. Horregatik pertsona hauetan printzipioz alkohola ez da gomendatuko, eta hartzekotan, KH kantitate batekin hartu beharko da, honela gerta daitekeen hipogluzemia ekiditeko.

Artikulu hau lagungarri egingo zaizuela espero dugu. Hala ere, egoera honen aurrean bazaude eta ez badakizu zuretzat elikadura egokia zein den edo zalantza baldin badituzu, jarri gure Nutrizionistekin harremanetan

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude