Gaur egun, gero eta gehiago entzuten ditugu nutrizioa eta elikadura osasuntsua bezalako hitzak gure eguneroko bizitzan. Sare sozialetan edo online plataformetan ohikoa da “coach nutrizionala” edo “nutrizio online” bezalako zerbitzuak ikustea.
Baina… zein da benetako aldea dietista-nutrizionista baten eta coach nutrizional baten artean?
Artikulu honetan azalduko dizugu zertan bereizten diren eta zergatik den garrantzitsua zure osasuna profesional baten esku uztea.
Zer da dietista-nutrizionista bat?
Dietista-nutrizionista unibertsitateko tituludun profesionala da, osasun zientzietan oinarritutako prestakuntza duen pertsona. Bere lana elikadura eta nutrizioa oinarri zientifiko sendoekin lantzea da.
Dietista-nutrizionistak:
- Osasun arazoak edo egoera bereziak (diabetesa, kolesterola, elikadura-nahasmenduak, haurdunaldia…) aztertu eta lantzen ditu.
- Aholkularitza nutrizional pertsonalizatua eskaintzen du, bakoitzaren beharrak eta helburuak kontuan hartuta.
- Plangintza dietetiko profesionala egiten du, ebidentzia zientifikoan oinarritua.
- Zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu, bakoitzaren bizimodura egokitutako jarraipena bermatzeko.
Eta zer da coach nutrizional bat?
Coach nutrizionala ez da derrigorrez osasun arloko profesionala.Normalean, motibazio eta ohitura-aldaketarako laguntzaile gisa lan egiten dute, baina ez dute nutrizio kliniko edo terapeutikoan trebaziorik izaten.
Coach batek:
- Motibazioa eta autoezagutza lantzen laguntzen du.
- Ez du elikadura plan terapeutikorik egiten (adibidez, intolerantzia, osasun hormonala edo gaixotasun kasuetan).
- Ez du diagnostikorik egin behar, eta elikadura-gomendio orokorrak baino ezin ditu eman.
Hori dela eta, coach nutrizionala lagungarria izan daiteke motibazioa lantzeko, baina ez da mediku, dietista-nutrizionista edota entrenatzaile baten ordezkoa.
Zergatik aukeratu dietista-nutrizionista bat?

Dietista-nutrizionista eta coach nutrizionala antzekoak direla pentsa genezake, askotaz azken hauek “nutrizionista” bezala saltzen baitira. Zure osasunari garrantzia ematen badiozu eta zein profesionalengana jo zalantza baldin baduzu, profesional kualifikatu bat bilatzea gomendatzen dizugu, ikasketak zein diren galdetuz.
Dietista-nutrizionista batek:
- Segurtasuna eta fidagarritasuna eskaintzen ditu, bere lana osasun araudietan oinarritzen delako.
- Emaitza errealak eta iraunkorrak lortzen laguntzen du, zure bizimodura egokituta.
Garai Nutrizio Zentroan nola egiten dugu lan
Gure helburua zure ongizatea da, ikuspegi integratutik: elikadura, ohiturak eta emozioak kontuan hartuta.
Gure dietista-nutrizionistek esperientzia dute bai aurrez aurreko zein nutrizio online aholkularitzan, eta zure erritmo eta beharretara egokitzen dira.
🥗 Zure gorputza ez da dieta baten emaitza, baizik eta egunero hartzen dituzun erabakien isla.
Coach nutrizional bat motibaziorako baliagarria izan daiteke, baina zure osasuna eta elikadura pertsonalizatua lantzeko dietista-nutrizionista baten esku uztea da aukera seguruena.👉 Garai Nutrizio Zentroan zure helburuak lortzeko laguntzeko gaude, nutrizio profesional eta pertsonalizatua eskaintzeko, baita nutrizio online formatuan ere.



