Azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran turroiz eta bonboiz beteriko apalak supermerkatuetan ikusten ditugunean, badakigu iada zer datozen: gabonak. Gustatu ala ez, batzuentzat poza, emozioa eta gabonetako magia hori heltzeko gogoa ikaragarria den bezala, beste batzuentzat gogaitasuna eta tristura izaten dira. Gainera, gabon osasuntsuak nola ospatu ditzakegun askotan zalantza asko izaten dira.
Artikilu honetan, gabon osasuntsuak igarotzeko hainbat gomendio eta trikimailurekin gatoz, egun hauetan sortzen diren hainbat zalantza eta kezka argituz.
Opari eta konpromezuez gain, gabonetan gure buruetan izaten dugun beste kezka nagusietariko bat otorduak izaten dira. Gonbidatua bazara, ez duzu askorik pentsatu beharko, baina agian kezkak sortzen zaizkizu. Aldiz, zuri tokatzen zaizunean sukaldari izatea, orduan hasten dira gure beldur, urduritasun eta gogaitasunak etortzen. Izan ere, gabonetako bazkari zein afarien inguruan espektatiba oso altuak izaten dira, eta noski gure amonen moduan ipintzen gara: zenbat eta kantitate handiagoa, orduan eta hobeto.
Eta gogoratu: Dena data zehatz baten inguruan dagoela dirudien arren, astearen gainerakoa dugu oraindik. Beraz, gure gomendioa: egun bereziak behin igarota jarraitu eguneroko errutinarekin, eskaini denbora kirolari eta zure zaletasunei.
PLANIFIKAZIOA
Egun hauetan mahai inguruan ohikoak baino otordu gehiago burutuko ditugu, janariarekin erlazionatutako ekitaldi gehiago izango ditugu eta beste hamaika oturuntza ere ziur nago ez direla faltako.
Noski, hau guztia pentsatzen jarrita, badirudi urte osoan zehar lortutako guztia eskuetatik ihes egingo digun momentua dela. Baina lasai, ez du hori gertatu beharrik. Jarraian hau gerta ez dakizun hainbat trikimailu azalduko dizkizugu. Dena den, spoiler txiki bat egiten hasiko gara: guztiaren gako izango da PLANIFIKAZIOA.
Planifikatu eguneroko batean hilabetean dituzun ekitaldi guztiak (bidaiak, ospakizun familiarrak, etxetik kanpoko otorduak…)
Antolatu asteko gainontzeko menua
Saiatu barazkiak bazkari eta afarietan sartzen (gogoratu sasoian sasoikoak erabiltzeaz); erabili sukaldaritza teknika sinpleak (plantxa, labea, zopak eta kremak, papillotea, lurruna,…); izozteko edo hozkailuan edukitzeko platerak aurreratu eta aurrez prestatu janaria prestatzeko denbora asko ez dugun egunetarako alternatibak izan ditzagun; eta eduki despentsa osasuntsu bat.

Prestatu eta eskatu janaria zentzuz
Mahaikide kopurua kontuan hartu, eta horren arabera prestatu janaria.
Eta soberakinekin zer egin? Sarritan gabonetan, soberakinak jaten igarotzen ditugu egunak eta egunak. Hemen, gure gomendioa hauxe da: Izoztu soberakinak beste momentu batean kontsumitu ahal izateko
GABON OSASUNTSUAK
Gabonak gehiegikerien garaia izaten dira, eta senideekin eta lagunekin partekatu ohi ditugu. Hemen dituzu Gabon osasuntsuak igarotzeko trikimailu sinple batzuk. Zaila dirudi, baina ez da hala, gogoa baldin badago.
1. Aprobetxatu denbora jarduera fisikoa burutzeko, mugi zaitez!

2. Saiatu gehiegizko gatz kopuruekin ez sukaldatzen
Ordezkatu gatza beste era batetako ongailuengatik: limoia, baratxuria, belar aromatikoak eta espezieak erabili ditzakezu. Honelakoek zure platerrei zaporea emateaz gain, apaintzeko balio dezakete!
3. Neurtu alkohol kontsumoa
ALTERNATU alkohol kontsumoa ur mineralarekin, gas eta limoidun urarekin edota beste aukera batzuekin. Adibidez: Kombucha, akoholik gabeko garagardoa, infusioak…
4. Elikagaien aukeraketa
Menuak osatzerako unean aukeratu gantz gutxiagoko arrain zein haragiak, eta barazkiak erabili lagungarri gisa (barazki erreak, salteatuta, papillotean, lurrunean, plantxan…)
Postre moduan berriz, prestatu frutazko erretiluren bat (sasoiko frutak, moztuta eta brotxetetan jarrita adibidez) gozoren batekin lagunduta

ERREZETA BEREZIAK
- Hummusa, pesto beganoarekin
- Otarrainxka eta kinoaz beteriko aguakateak
- Izokin eta gazta biribilkiak
- Entsalada epelak
- Arrainak labean
- …
Eta soberakinak?
Hau guztia sukaldatu ostean, noren etxean ez da inoiz gelditu soberakinik? Sarritan soberakin hauek planifikazio falta dela eta izaten ditugu, eta ondoren astebetez igaro dezakegu hauek jaten, azkenean nazka nazkatuta amaitzen dugun arte. Ez al zaizu inoiz gertatu?
Bada, gertatu ez bazaizu, uste dut bakarrenetariko bat zarela. Izan ere, gabonetan prestatzen dugun janari guztiaren % 30a hondatu / galdu egiten da. Hona emen gure gomendio batzuk:

GURE POLTSIKOAK BIZIRAUTEKO TRIKIMAILUAK
Gabonak senitarteko eta lagunekin partekatzeko garaia izaten dira, kaleak argituta daude, jatetxeak beteta eta dendak jendez gainezka egoten dira. Guztiok egoten gara azken momentuko erosketak egiten, erabat unkituta edota sarritan iada estresak jota (ez baitakigu zer oparitu). Baina ziur nago, inor ez dela inoiz opari txiki edo detaile txiki hori gabe gelditzen.
Azkenean sarritan, berdin izaten zaigu zer erosi edo piska bat gehiago gastatu, oparia jasoko duen pertsonak gustuko badu. Egia esan, dena da poza eta zoriona… bankuko hilabeteko laburpena iristen zaigun arte. Ai ama! Aurten ere pasatu egin naiz…
Zer egin dezakegu gure poltsikoak gabon hauetan ongi bizirauteko?
Espero dugu artikulu hau lagungarri izatea data hauek ahak duzun hobekien pasatzeko. Hala ere, plangintza egoki bat egiteko laguntza behar baduzu, GARAI zentrotik gustura lagunduko dizugu



