GOSARI OSASUNGARRIA

Gosaria kontsultako gai nagusietako bat izaten da. Mito asko dago haren inguruan, eta egunero ikusten ditugu kalitate txarreko gosariak. Baina kezkagarriena da pertsona askok ondo gosaltzen ari direla pentsatzen dutela, saldu gaituzten “gosari ideal” hori jarraituz. Artikulu honetan gure organismoari behar duena emateko gosari osasungarria eta elikagarria egiteko gakoak eman nahiko genituzke.

ZER DA GOSARIA?

Gosaria egunean kontsumitzen den lehen otordua da. Gaztelaniazko hitzak dioen bezala (des-ayuno), gaueko baraualdiari amaiera ematen dion otordua izango litzake.

ZUKUA, ESNEKIAK ETA ZEREALAK. GOSARIRIK EGOKIENA AL DA?

DESAYUNO HABITUAL

Urte askotan zehar, gosari osasungarria edo ideala zukua + esnea edo jogurta + zerealak osatzen dutela sinestarazi digute. Zerealen atalean, supermerkatura joaten bagara edo publizitateari begiratzen badiogu, zereal horren aukera gisa honako hauek saltzen dizkigute: galletak, kolore eta zapore guztietako zereal azukreztatuak, ogi zuria marmelada eta gurinarekin, opilak…

Ohiko gosaria: Esne basokada Cola Cao-arekin edo Kafesnea azukrearekin + galleta batzuk (Maria, principe, Digestive…) edo moldeko ogi zuri xigortuak gurinarekin eta marmeladarekin + laranja-zukua

Eta hau al da behar ditugun mantenugaiak ematen dizkigun gosari ideala?

Aztertzen badugu, gosari-egitura honek azukre libre asko ematen digu zukuarekin eta mota horretako zerealekin. Gainera, ez digu zuntzik, proteinarik edo kalitate oneko koiperik ematen.

ZERGATIK SAIHESTU BEHAR DITUGU HORRELAKO GOSARIAK?

Azukre askeak bat-batean estimulatzen du pankreasa, eta intsulina aktiboki ekoizten hasten da, odoleko azukrea murrizteko. Horren ondorioz, nekatu egiten gara elikagai horiek hartu eta gutxira. Egia da azukreak behar dugun bultzada energetikoa ematen digula, baina azukrea modu naturalean agertzen da elikagai askotan. Bigarren mailako beste ondorio bat gosea da, gosaldu eta denbora gutxira gauza gozo gehiago jateko gogo geldiezina.

ETA GOSE EZ BANAIZ?

Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena dela ere esan digute, eta gosaltzen ez badugu energiarik gabe egongo garela, gaixotasun batzuk izateko arrisku handiagoa izango dugula… Baina azpimarratu nahi dugu hau EZ DELA EGIA.

Beno, eguneko uneren batean baraualdia etengo dugula argi dagoen arren, etenaldi horrek ez du zertan esnatu eta berehala izan beharrik. Pertsona batzuk ez dute goserik izaten ordu horietan, eta ez da ezer gertatzen. Osasungarria da pixka bat beranduago jatea ere, betiere ingesta horren kalitatea zaintzen bada.

Gainera, kontsultan goserik ez duten pertsona asko ikusten ditugu, baina ezer jan gabe atera nahi ez dutenez, lehen aipatutako produktuak erabiltzen dituzte: ontziratutako zukuak, galletak, opilen bat… Eta berdina gertatzen da askotan haurrekin. Guraso asko beren seme-alabak goizean ez direlako gose kezkatzen dira. Eta eskolara ezer jan gabe joan ez daitezen, galletak, txokolatezko irabiakiak, zukuak… jatera bultzatzen dituzte. Eta noski, hau ez litzateke egokiena. Goizean goserik ez badago, eskolako hamaiketakoa aprobetxa dezakegu snack elikagarri eta osasungarri bat eraman dezaten.

GOSARI OSASUNGARRIA

Gosaria osasungarria eta elikagarria izan dadin, lehenengo premisa ELIKAGAIAK AUKERATZEA izango da, EZ PRODUKTUAK. Eta behin despentsa elikagai errealez bete ondoren, gosari osasuntsu eta oso hori lortzeko “planilla” bat sortuko dugu.

Planilla horretan kalitatezko proteina, zuntz eta gantz iturriak sartuko ditugu. Zergatik?

PROTEINAK (arrautza, gazta, arraina, haragia, soja, lekaleak…)

Oinarrizko mantenugaiak dira, egunero kontsumitu behar ditugunak, gure gorputzaren egitura garrantzitsuen parte direlako eta organismoan funtzio garrantzitsuak dituztelako. Gainera, gosarian jateak:

  • Asetasuna ematen du: Goizean zehar gosea murrizten du
  • Odoleko glukosa kontrolatzen laguntzen du
  • Badirudi errendimendu kognitiboa hobetzen laguntzen duela, intsulinan duen eraginagatik
GOSARI OSASUNGARRIA

ZUNTZA (fruta, zereal osoak, barazkiak, fruitu lehorrak, lekaleak…)

Dietan zuntz nahikoa kontsumitzea funtsezkoa da osasun ona izateko, eta onura ugari dakartza:

  • Mugimendu gastrointestinalak erregulatu
  • Bakterio onen hazkuntza ahalbidetzen du (efektu probiotikoa)
  • Ura eta behazun gatzak xurgatzeko gaitasuna du
  • Hainbat gaixotasunen prebentzioan onurak eragin ditzake (idorreria, obesitatea, koloneko minbizia, dibertikulosia…)
  • Gorputzeko azukre mailak erregulatzen laguntzen du
OLO GATXAK

GANTZ OSASUNGARRIAK (arrautza, oliba olioa, arrain urdina, fruitu lehor eta haziak, gazta…)

Gantzak ere mantenugai esentzialak dira, eta gorputzaren funtzionamendu ona bermatzeko ezinbestekoak dira (hormonen sintesia, zelulen parte dira, babesa, bitaminen xurgapena…). Gainera, gantz osasungarriak gosaritan hartzeak hainbat onura ekar ditzake:

  • Asetasuna ematen dute denbora luzeagoan
  • Gluzemiaren kontrola hobetzen dute
GOSARI OSASUNGARRIA
PROTEINA ITURRIAZUNTZ ITURRIAKALITATEZKO GANTZ ITURRIAEMAITZA
Gazta fresko irabiatuaOlo malutak eta sagarraIntxaurrakGazta fresko irabiatua, olo maluta, sagarra, intxaurrak eta kanelarekin
Cottage gazta eta izokin ketuaOgi integralaIzokin ketua eta oliba olioaKafea + Cottage gazta, izokin ketu eta oliba olio tostadak
Arrautza eta rekesoiaCopos de avenaArrautza eta kakahuete kremaInfusioa + Oloa eta platanozko opilak, kakahuete kremarekin
Yogur naturala eta indioilar bularkiaOgi integrala eta mandarinakAhuakateaMandarinak + ahuakate, indioilar eta tomate tostadak
Sojazko edaria eta kakahuete hautsaCopos de avenaTxia eta kakao hautsaOlo gatxak, kakao, txia eta kakahuete hautsarekin
Arrautza eta gazta freskoaEspinakak eta udareaArrautza, gazta freskoa eta oliba olioaKafesnea + Udarea + Gazta fresko eta espinaka nahaskia

Hau gogoan izanda, konbinazio osasungarri, elikagarri, oso eta asegarri ugari egin ditzakegu, egunari aurre egiteko behar dugun energia emango digutenak.

INDIBIDUALIZAZIOA

Ez dugu ahaztu behar hauek aholku orokor batzuk direla, gehienentzat onuragarriak izango direnak, baina kasuaren arabera aldaketak egin beharko dira (entrenamendu bolumen handiko kirolariak, intolerantziak, gaixotasunak…). Horregatik, elikaduraren kontu honetan oso galduta bazaude, edo aldaketak egiten hasi nahi baduzu, baina ez badakizu nola, GARAI-en lagun zaitzakegu.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude