AMENORREA HIPOTALAMIKO FUNTZIONALA

Hileroko zikloa bizi-zeinu bat da. Bizi-zeinuak gure organismoaren funtsezko funtzioak islatzen dituzten adierazpen neurgarriak dira, hala nola tenperatura, bihotz-maiztasuna, presio arteriala… Horregatik, amenorrea hipotalamiko funtzionala (AHF) zerbait ondo ez doala adierazten digun seinalea da.

Kontuan izan behar da, AMENORREA GUZTIAK EZ DIRELA HIPOTALAMIKO FUNTZIONALAK eta lehenengo beste kausak begiratu behar direla.

Nola funtzionatzen du hilekoaren zikloak?

  • Hipotalamoa: Hilekoaren zikloa burmuinean hasten da. Hipotalamoa hilekoaren zikloari hasiera emateaz arduratzen da, gonadotropinak askatzen dituen hormona edo GnRH jariatuz.
  • Hipofisia: GnRh-ak aurreko hipofisia estimulatuko du (burmuinean) eta bi hormonaren askapena eragingo du, folikulu estimulatzailea edo FSH eta hormona luteinizatzailea edo LH.
  • Obulutegiak: FSH hormona da folikuluak garatzeaz eta heltzeaz arduratzen dena, eta LH berriz, obulazioa gertatzeaz. FSHk eta LHk obulutegiko folikulua estimulatuko dute estrogenoak eta progesterona sor ditzan, zikloaren unearen arabera.

Burmuinaren eta obulutegien arteko komunikazio horri HPO ardatza (Hipotalamoa – Hipofisia – Obulutegia) edo Gonadal ardatza esaten zaio.

Zer da Amenorrea Hipotalamiko funtzionala?

AMENORREA HIPOTALAMIKO FUNTZIONALA

Amenorrea hipotalamiko funtzionala (AHF) emakumeetan ematen den hilerokoaren gabeziari deritzo. Hau ez da izatez patologia bat, gure gorputzak aldatu behar ditugun gauzak badirela ohartarazten digun sintoma bat baizik. Beraz, gure gorputzak daukan erantzun egokitzailea dela esan genezake. Estresoreen ondoriozko erantzun fisiologiko bat da.

Estresatzaile horiek hipotalamoak hartzen ditu, eta haien aurrean erantzuten hasten da, hainbat hormonaren ekoizpena aldatuz, besteak beste, GnRH-a. Hormona hori da ziklo menstruala hasten duen seinalea: seinale bat bidaltzen du hipofisira, LH eta

FSH obulutegietara bidaliz, non estrogenoak eta progesterona sortzen diren. Baina estresorea denboran mantentzen denean, hipotalamoak GnRH askatzeari uzten dion, ez dira FSH eta LH askatuko, eta, beraz, ez da estrogenorik edo progesteronarik sortuko.

Etiologia edo kausak:

Amenorrea gertatzearen kausak ezberdinak izan daitezke: 

  1. Izaera onbera duten egoerak (gorputzaren fisiologia naturalaren ondorio direnak): ez dago hilekorik haurdunaldian, edoskitzaroan eta menopausiaren hasieratik aurrera.
  2. Energia erabilgarritasun baxua
    • Energia defizita
    • Energia gastu handiegia
    • Kirolariaren triada
  3. Estres psikiko edo emozionala
  4. Atseden eskasa

Normala al da AHF edukitzea?

Emakume kirolarien kasuan, AHF normalizatu da, baina ez da horrela, ez luke normala izan behar. Garai batean, kirola egiteak hormonen jariaketan alterazioa eragiten zuela uste zen. Hori gertatzen da estres psikologiko handia dagoenean, baina ariketak efektu bera al du? Azken ikerketetan ikusi da ariketa bera ez dela kirolarien amenorrearen zuzeneko kausa, baizik eta gaizki planifikatutako dieta dela faktore kausala, estres psikologiko handiarekin batera joan daitekeena.

AHF-aren ondorioak:

  • Hezur-masa gutxitzea: osteopenia edo osteoporosia
  • Umetokiko likidoa edo fluxu zerbikalaren gutxitzea / galtzea
  • Libidoa murriztea
  • Faktore estresatzaileekiko sentikortasuna handiagotzea
  • Energia gutxitzea

Dietoterapia:

AMENORREA HIPOTALAMIKOAN DIETOTERAPIA

Behin kausa zein den jakinda, eta benetan amenorrea hau funtzionala bada, oso oso garrantzitsua izango da dietista-nutrizionista batekin harremanetan ipintzea. Izan ere, amenorrea honi aurre egiteko, tratamentu dietetikoak garrantzi handia du. GARAI zentroan lagun zaitzakegu.

Elikaduraren bitartez, eskuragarritasun energetiko normal edo handiko egoera bat lortzea (eta energia erabilgarritasun baxutik atera hilerokoaren zikloa berreskuratzeko) ahalbidetzeaz gain, hipotalamo-hipofisi-obulutegien ardatzaren funtzionamendua aktibatzea lortu behar baita, sintesi hormonala has dadin.