KREATINA ETA UR ERRETENTZIOA

Kreatina kirol-munduan gehien erabiltzen diren eta ikertzen diren osagarrietako bat bihurtu da, intentsitate handiko ariketa fisikoetan errendimendu hobetzeko duen gaitasunagatik. Hala ere, osagarri honen inguruak oraindik badaude hainbat mito, eta horietako bat kreatina eta ur erretentzioa da, konposatu honek gorputzean likidoak atxikitzen dituelaren ustea. Eta honek zer du egitik? Artikulu honetan azalduko dizugu.

Zer da kreatina?

Kreatina konposatu natural bat da, batez ere muskuluetan eta garunean aurkitzen dena, eta energia ekoizpenan funtsezko funtzioa du, intentsitate handiko eta motzeko jardueretan, hala nola pisu altxatzean edo sprint-etan. Kreatina osagarri gisa hartzeak muskuluetan konposatu honen kantitatea handitzen du, eta horrek energia ekoizteko gaitasuna areagotzen du, errendimendua hobetuz.

Australiako Kirol Institutua (AIS – Australian Institute of Sport) mundu mailan erreferentea da kirol-nutrizioari dagokionez. AISek kreatina osagarrien “A Kategoria” artean sailkatzen du, hau da, froga zientifiko sendoa duen eta kirol errendimendua hobetzeko onurak dituen osagarri bat.

Kreatinaren onurak:

  • Errendimendua hobetu dezake gehienbat indarra, potentzia eta esprintak behar diren kiroletan (adibidez, abiadura, halterofilia, futbola, saskibaloia, txirrindularitzako esprintak, etab.).
  • Muskuluen fosfokreatina biltegiak areagotzen ditu, eta horrek esfortzu labur eta intentsuetan erreserbak hobetzen laguntzen du.
  • Errekuperazioan lagun dezake, batez ere entrenamendu intentsoen artean.
  • Muskulu-masa handitzen lagun dezake entrenamendu egokiarekin konbinatuz.

Benetan kreatina eta ur erretentzioa lotuta daude?

Egia da kreatina osagarriak erabiltzeak lehen faseetan pisu gorakada eragiten duela, batez ere likidoen erretentzioaren ondorioz. Hala ere, fenomeno hau ez da hain alarmantea. Izan ere, likidoen erretentzioa kasu honetan, hain zuzen ere, muskuluetan bilduko den uraren kantitatea da, eta hori ez da negatiboa. Izan ere, muskuluetako hiperhidratazioan laguntzen du, era honetan, banakoaren berreskurapena eta errendimendua hobetuz.

Ulertu behar da likidoen erretentzio honek ez duela zerikusirik larruazal azpiko ur erretentzioarekin (gorputzean puztetasuna eragiten duena), baizik eta zelula barruko urarekin, eta hori kirol errendimenduarentzako onuragarria izan daiteke.

Kreatina eta ur erretentzioa

Zer ez da egia:

  1. Kreatinak ez du gorputz osoko likido erretentziorik eragiten. Muskuluen barruan uraren bolumena handitzen du bakarrik.
  2. Erretentzioa aldi baterako da. Egokitze-fase bat igaro ondoren, efektu hau normalean egonkortu egiten da.
  3. Ez du muskuluen definizioan eragiten. Zelula barruko uraren gordailuak ez du larruazal azpiko uraren erretentzioak bezalako eraginik, eta horrek ez du itxura fisiko/estetikan eraginik izango.

Hala eta guztiz ere, zalantzak badituzu profesionalen eskuetan jartzea gomentatzen dizugu. GARAI zentroan, kirol nutrizioan eta kirol osagarrietan espezializatuta gaude, eta gustora lagunduko genizuke.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude