NUTRIZIOA EZ DA ZIENTZIA ZEHATZ BAT

Azken urteetan nutrizioaren inguruan erlazionatutako informazioa asko handitu da, sare sozialetan aurkitu ditzakegun infografien ondorioz batez ere. Honekin lotuta, nahiz eta gomendio edo jarraibide orokor gutxi batzuk biztanleriaren gehiengo zabal batek praktikan jartzeko modukoak izan, indibidualizatzea beharrezkoa da eta hauxe da garrantzitsuena. Horregatik diogu: nutrizioa ez da zientzia zehatz bat

Badirudi gaur egun mundu guztiak dakiela nutrizioaz. Zer komeni den jatea, ze ordutan, zein elikagai diren onak gauza batzuetarako zein besteetarako… baina errealitatea beste bat da, ez baitago egia absolutu gehiegi nutrizioaren arloan. Gainera, egunerokotasunean entzuten ditugun gomendio nutrizional gehienak ez dute ebidentzia zientifiko nabarmenik.

Artikulu honen izenburuan diogun bezala, nutrizioa ez da zientzia zehatz bat: ogia ez da txarra eta elikadura osasuntsu batean bere tokia eduki dezake, Instagramen ikusten diren gosari estetiko eta polit horiek ez dute zertan osasuntsuenak izan behar, edota ez da beharrezkoa egunean 5 otordu egitea. Pertsona bakoitza testuinguru ezberdinetan garatzen gara, etengabeko aldaketak izaten ditugu, eta hori gutxi balitz, oraindik asko dugu geure buruari buruz ezagutzeko.

nutrizioa ez da zientzia zehatz bat

Baina, nola funtzionatzen du zientziak nutrizio arloan?

Metodo zientifikoa  “ezagutza berriak lortzeko metodologia bat da, historian zehar zientzia ezaugarritu duena eta behaketa sistematikoan, neurketan, esperimentazioan eta hipotesien formulazioan, analisian eta aldaketan datzana”.

Kontuan izan behar da metodo zientifiko hau, daukagun tresnarik onena izan arren, ez dela sistema perfektua. Gehien hurbiltzen zaiona baizik. Hauxe da, hain zuzen ere, elikadura zientzia zehaztugabea zergatik den azaltzen duen lehen arrazoia.

Dieta antiinflamatorioen “moda”

Honekin lotuta, azken aldian profesional bezala behin baino gehiagotan ikusten ari garen egoera bat etortzen zaigu burura. Ez dakit orain sortutako “moda” bat den edo lehendik egiten zena, baina kontua da, azken urte honetan jende asko etorri zaigula “dieta antiinflamatorio” bat egiten egon direla esanez. Dieta hau hainbat arrazoi ezberdinengatik egiten hasten direla esaten digute, eta zer pentsatua ematen digu. Batzuk, beren kabuz hasten dira frogak egiten, baina beste batzuk profesional edo pseudoprofesionalen gomendioari segika hasten dira.

Dieta mota hau aholkatzen duten profesionalek arrazoibide ezberdin asko jartzen dizkiete beren bezeroei mahai gainean; baina elikadura plan honen edukia beti berdina izan ohi da. Glutena, laktosa, edari estimulatzaileak (kafea eta tea barne) eta elikagai “azidoak”, besteak beste, kentzean jartzen dute ardatza profesional hauek. Noski, honelako kasu askotan hobekuntzak izan dituztela esango dute bezeroek, dituzten osasun arazoen atzean egon daitezken elikagai gehienak kentzen baitituzte. Baino, beharrezkoa al da elikagai hauek denak kentzea? Ez ote da nahikoa izango elikagai guzti hauen artetik bakarra kentzea emaitza berdinak lortzeko? Edota, elikagai zehatz bat guztiz kendu gabe, ez ote da nahikoa izango elikadura ohitura osasuntsuago eta orekatuago batzuk hartzea, hain murriztailea den dieta bat egin gabe?

Guri behintzat, arraroa egiten zaigu justifikazio eta diagnostiko ezberdin askori ematen dioten konponbidea beti berbera izatea.

Indibidualizazioa beti

Indibidualizazioak eta testuinguruak izan behar du ardatza pertsona baten bizimodua aldatzerako momentuan, baita nutrizio arloan ere, eta honetarako garbi eduki behar dugu nutrizioa ez dela zientzia zehatz bat. Ez dela egia absoluturik existitzen. 

Garai zentroan hau argi dugu, eta horregatik, pertsona ez dugu mundu guztiarentzako berdina dan metodo batean sinesten. Guretzat lehentasunezkoa da indibidualizazio eta pertsona bajoitzaren testuinguru zein egoerara egokitzea

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude