Aurkitzea erronka ote?
Askotan aipatzen dugun gaietariko bat izaten da hau kontsultan. Orokorrean, inolako patologiarik medio ez badago, ogi integral bat lehenestea litzateke aukerarik egokiena (salbuespenak salbuespen). Baina…. nola jakin dezakegu ogi integral bat benetan dela integrala?
Gaurkoan honi buruz hitz egingo dizuegu…
Zer da ogi integrala? Zergatik da hobea?
2019an BOEn argitaratu zen 308/2019 Errege Dekretuaren arabera, ogi integral bezala izendatzeko, erabilitako irinaren % 100 integrala izatea eskatzen da. Irin-mota horrekin bakarrik egiten ez diren ogi integralen edo beste zereal batzuen kasuan, irinaren ehunekoa adierazi beharko da etiketan.
Ogi integrala garia bere osotasunean erabiliz egindako ogia da, hau da, irin integrala erabiltzen da, gariaren osagai guztiak (zahia, endospermoa eta germena) barne hartzen dituena. Irin zuria edo arruntarekin alderatuta, irin integralak gehiago mantentzen ditu nutrienteak, zuntz, bitamina eta mineraletan aberatsagoa delako. Horregatik, ogi mota hau osasuntsuagoa izateagatik gomendatua izaten da, digestiorako lagungarria izateaz gain, odoleko glukosa mailak hobeto kontrolatzen laguntzen baitu.
Zein ezberdintasun daude ogi integral eta zuriaren artean?
Ogi txuriaren eta ogi integralaren arteko ezberdintasun nagusiak garia prozesatzeko moduan eta horrek osasunean dituen ondorioetan oinarritzen dira. Hona hemen bi ogien arteko ezberdintasun nagusiak:
Nola jakin benetan dela integrala?
Ogi bat benetan integrala den jakiteko, honako hauek kontuan hartu beharko zenituzke:
- Osagaien zerrenda: Osagaien zerrendari arreta jarri, eta lehen osagaia “irin integrala” edo “gari irin integrala” izan behar du. Lehen osagaia irin arrunta edo “irin findua” bada, ogia ez da benetan integrala. Hortaz gain, maiz irin integrala duela agertu arren, ostean irin finduak baditu produktuak, hori ez da integrala izango %100ean.
- Etiketak eta izendapenak: Ogi industrialetan “100% irin integrala” izendapena bilatu. “Integral” hitza agertzeak ez du beti esan nahi ogi osoa irin integralarekin egina dagoenik; batzuetan irin findua gehitzen diote eta ogia kolore ilunagoarekin edo zuntz gehigarriekin “integral” gisa aurkezten dute.
- Kolorea: Ogi integrala normalean ilunagoa izaten da, baina hori ez da beti adierazle fidagarria. Fabrikatzaile batzuek kolore gehigarriak erabili ditzakete ogia iluntzeko eta integral itxura emateko, nahiz eta irin findua erabili.
- Zuntz edukia: Ogi integralek zuntz kantitate handiagoa izaten dute. Ogi bat benetan integrala den jakiteko, 100 gramo bakoitzeko gutxienez 5 gramo zuntz bilatu etiketan.
- Textura eta zaporea: Ogi integralek zapore eta textura bereziagoa izaten dute, askotan dentsitate handiagoa eta zaporea apur bat “lurtiarragoa” izan ohi dute irin zuriarekin egindakoekin alderatuta.
Dena den, azken finean, osagaien zerrenda eta zuntz edukia dira adierazle fidagarrienak.
Artiluku hau lagungarri egin izana espero dugu, eta gure zerbitzuekin hasi nahiko bazenu, jarri harremanetan inongo konpromezurik gabe


