garainutrizioa

healthy grilled tofu salad bowl with quinoa

Elikadura eta loaren kalitatea

Nola eragiten du jaten dugunak gaueko atsedenean? Loa ez da prozesu pasibo bat; gure garunak eta gorputzak konponketa-lan konplexuak egiten dituzten fase aktiboa da. Prozesu horiek guztiak erritmo zirkadianoek (erloju biologikoak) arautzen dituzte, eta jaten dugunak paper garrantzitsua jokatzen du horien sinkronizazioan. Hau da, elikadura eta loaren kalitatea erabat lotuta daude. Jaten dugunaren eta loaren […]

Elikadura eta loaren kalitatea Read More »

Bikini operazioa

Ez, eskerrik asko. Martxoa iritsi da. Egunak luzatzen ari dira, tenperatura poliki-poliki igotzen doa eta, bat-batean, kontzeptu batek bonbardatzen gaitu bazter guztietatik: Bikini operazioa. Nutrizionista gisa, urtero ikusten dugu fenomeno hau. Erruan eta beldurrean oinarritutako erlojupeko lasterketa bat da, ez zehazki gure burua zaintzeko intentzioarekin. Gaur, elikaduraren zientziatik eta psikologiatik azaldu nahi dizuegu zergatik bikini

Bikini operazioa Read More »

Hesteetako mikrobiota

Gure osasunaren lorategi ezkutua zainduz Ziur inoiz entzun izan duzula hesteetako mikrobiota hitza, edo honen inguruko zerbait. Egia da azken urteetan asko hitz egiten eta ikertzen ari dela gai honi buruz. Esan genezake nutrizio modernoaren paradigmaren aldaketa baten lekuko garela. Gaur egun, badakigu osasuna ez dela soilik makronutrienteen (proteinak, koipeak eta karbohidratoak) zenbaketa soil bat.

Hesteetako mikrobiota Read More »

Ameriketako Estatu Batuetako piramide nutrizional berria 

Ziur aski askok entzun izan duzue dagoeneko Ameriketako Estatu Batuetako piramide nutrizional berria aurkeztu dela. AEB-ko Elikadura Giden azken eguneraketarekin batera, elikadura osasungarria nola antolatu azaldu nahi duen irudikapen grafiko berri bat da. Lehen begiratuan, diseinuak mezua sinplifikatu eta ulerterraza eman nahi duela dirudi. Hala ere, sakonago aztertzen badugu, irudiak ez duela beti dokumentuaren testuan

Ameriketako Estatu Batuetako piramide nutrizional berria  Read More »

Proteina eta “leiho anabolikoa”

Ohikoa da urtarrila iristen denean, urtero bezala jende askok helburu berriak ezartzea. Askotan entzuten den asmo berri bat zera izaten da: “gimnasioan hasiko naiz”. Gimnasioak betetzen dira, motibazioa goraka… eta ia automatikoki beste ideia bat agertzen da:👉 “Entrenatzen hasiz gero, lehen egunetik bertatik osagarriak hartu behar dira.” Proteinak, kreatina, preentrenoak, BCAA-ak… eta nola ez, klasikoena:👉

Proteina eta “leiho anabolikoa” Read More »

energia-eskuragarritasuna kirolean

Energia-eskuragarritasuna kirolean

Energia-eskuragarritasuna kirolean: kontzeptu giltzarria errendimendua eta osasuna ulertzeko Zer da energia-eskuragarritasuna (Energy Availability, EA)? Energia-eskuragarritasuna kirolean zein osasunean funtsezko terminoa da, gorputzak oinarrizko funtzio fisiologikoetarako (hazkundea, hormona-ekoizpena, immunitatea, hezur-osasuna…) entrenamenduaren ondoren geratzen zaion energia da. Formalki: EA = (energia-ingesta − entrenamenduaren bidezko energia-gastua) / gantzik gabeko masa (FFM) Literaturan, <30 kcal/kg FFM/egun balioak energia-eskuragarritasun baxutzat

Energia-eskuragarritasuna kirolean Read More »

Detox-aren mitoa

Gabon ostean, ongizatearen ekosistema erronkaz eta mezu xukatzailez betetzen da. Mezu horiek erruduntasunari eta organismoa “garbitzeko” beharrari egiten diote dei. Garai Nutrizioa eta Errendimendua zentrotik, ebidentzia zientifikoan oinarritutako ikuspegia eman nahi dugu: detox-aren mitoa hautsiz, “detox” dieta kontzeptuak ez baitu oinarri fisiologikorik. Detox-aren mitoa eta metatutako “toxinen” falazia Nutrizio-marketinak “toxina” terminoa modu anbiguoan erabiltzen du

Detox-aren mitoa Read More »

Gabonak: Zer BAI Egin Beharko Genuke Errudun Sentitu Gabe Gozatzeko

Psikonutrizioaren eta elikadura hezkuntzaren ikuspegitik Gabonak ez dira soilik otordu berezien, familia-topaketen eta tradizioen garaia; gure elikadurarekin, gorputzarekin eta emozioekin dugun harremana proban jartzen den sasoia ere bada. Estimulu, itxaropen eta ospakizunen zurrunbiloaren erdian, deskonektatuta, desaraututa eta “kontrola galdu izanaren” sentsazioarekin senti gaitezke. Horregatik, gaurko blog sarrera honetan, Gabonetan elikadurarekin harreman osasuntsua izateko zer BAI

Gabonak: Zer BAI Egin Beharko Genuke Errudun Sentitu Gabe Gozatzeko Read More »

Gabonak: zer EZ genuke egin beharko elikadurarekin harreman osasuntsu bat eduki nahi badugu

Psikonutrizioaren eta hezkuntza nutrizionalaren ikuspegitik Gabonak urtero heltzen dira argiz, tradizioz eta berrikuspenez beterik… baina baita gorputzarekin eta elikadurarekin lotutako mezu kontraesankorrez ere. Garai honetan sare sozialak milaka trikimailurekin betetzen dira, kaloriak erretzeko erronkekin eta familia-bazkarietatik “bizirik ateratzeko” aholkuak emanez besteak beste. Eta ohartu gabe, Gabonak konektatzeko espazio izatetik kontrolaren eta erruaren, murrizketaren eta kontrolik

Gabonak: zer EZ genuke egin beharko elikadurarekin harreman osasuntsu bat eduki nahi badugu Read More »

Nutrizentrismoaren arriskua

Elikaduraren ikuspegi holistikoa alde batera utzita Azken urteotan, Nutrizentrismoa gero eta indar handiagoa hartzen ari da gure gizartean. Gure plateraren azterketa kimiko eta teknikoa da, eta horrek elikagaien etiketei, kaloriei eta makronutrienteen ratioei arreta gehiegi jartzea eragiten digu. Ikuspegi honek, ordea, elikaduraren zati garrantzitsuenak alde batera uzten ditu: Elikagaien kalitatea, bere osotasunean eta plateraz gozatzeko

Nutrizentrismoaren arriskua Read More »