Nutrizioa halterofilian

Halterofilia, indar-kirola eta zehaztasun metaboliko handiko diziplina bat da. Igoera bakoitzak —izan arrankada edo bi denborakoa— leherkortasun, koordinazio eta oinarri metaboliko ezin hobea eskatzen du. Nutrizioa halterofilian, beste kiroletan bezala, garrantzi handiko puntua izanen da. Elikadurak ez du soilik gorputz-pisua eta giharren osaera zehazten, baizik eta energia segundotan sortzeko eta saioen artean berreskuratzeko gaitasuna ere. […]

Nutrizioa halterofilian Read More »

Immunitate-sistema indartzeko gomendioak

Negua hurbiltzen ari da, eta hotzarekin batera, ohiko katarroak, gripeak eta nekea ere etortzen dira. Negu garaian gaudenean, immunitate-sistema indartsua izatea ezinbestekoa da gure osasuna babesteko. Artikulu honetan immunitate-sistema indartzeko gomendioak azalduko dizkizugu; zer elikagai, ohitura eta osagarrik lagun diezazuketen zure gorputza eta defentsak indartzen. Zer da immunitate-sistema eta zergatik ahultzen da neguan? Immunitate-sistema gure

Immunitate-sistema indartzeko gomendioak Read More »

Oxidazio estresa eta osasun hormonala: zein eragin du elikadurak?

Azken urteotan gero eta gehiago entzuten da oxidazio estresa hitza, gure gorputzeko prozesu askoren oinarrian dagoen kontzeptua: zahartze zelularra, ugalkortasun maskulinoa eta femeninoa, edo hormona-oreka bera ulertzeko ezinbestekoa da. Baina… lotuta al daude oxidazio estresa eta osasun hormonala? Zein eragin du elikadurak? Zer da oxidazio estresa? Estres mota hau, erradikal askeen (oxigenoaren espezie erreaktiboak, ROS)

Oxidazio estresa eta osasun hormonala: zein eragin du elikadurak? Read More »

question marks on paper crafts

Dietista-nutrizionista eta coach nutrizionala: zein da benetako aldea?

Gaur egun, gero eta gehiago entzuten ditugu nutrizioa eta elikadura osasuntsua bezalako hitzak gure eguneroko bizitzan. Sare sozialetan edo online plataformetan ohikoa da “coach nutrizionala” edo “nutrizio online” bezalako zerbitzuak ikustea.Baina… zein da benetako aldea dietista-nutrizionista baten eta coach nutrizional baten artean?Artikulu honetan azalduko dizugu zertan bereizten diren eta zergatik den garrantzitsua zure osasuna profesional

Dietista-nutrizionista eta coach nutrizionala: zein da benetako aldea? Read More »

Indar lana egiten badut, beharrezkoa al da proteina-batidoak edatea?

Indar-ariketak gure gorputzarentzat oso estimulu garrantzitsua dira: muskuluak indartu, hazkunde-prozesuak aktibatu eta errendimendua hobetzen laguntzen dute. Jakina, horretarako ezinbestekoa da proteina nahikoa kontsumitzea, izan ere, muskulu-zuntzen konponketa eta eraikuntza proteinetatik datozen aminoazidoen bidez gertatzen da. Baina hemen dator galdera klasikoa: indar lana egiten badut, beharrezkoa al da proteina-batidoak edatea? Erantzun laburra: Ez, derrigorrezkoa ez da.

Indar lana egiten badut, beharrezkoa al da proteina-batidoak edatea? Read More »

Entrenamendu aurreko eta ondorengo elikadura

Zer dio zientziak errendimenduaz eta berreskurapenaz? Ohikoa da entrenamenduaren erdian edo amaieran nekea, indar falta edota errendimendua jeisten dela nabaritzea. Ariketa fisikoa da errendimenduaren oinarria, baina zientziak argi erakutsi du: nutrizio egokiak zuzenean baldintzatzen du bai errendimendua bai berreskurapena (Thomas et al., 2016, Journal of the Academy of Nutrition and Dietetics). Horregatik, entrenamendu aurreko eta

Entrenamendu aurreko eta ondorengo elikadura Read More »

self care isn t selfish signage

KONTSULTAN IKUSTEN EZ DENA

Maiz gertatzen da nutrizionista baten lana aipatzen denean, kontsulta, elikadura-plana eta gomendioak soilik etortzea burura. Baina kontsultan ikusten ez dena askoz gehiago da. Obesitatea edo beste eratako patologia batekin bizi den pertsona bati laguntzea ez da planifikazioak egitean soilik oinarritzen. Historia bat sostengatzea da. Eta askotan, historia hori epaiketez, frustrazioz, porrotetatik ikasiz eta lotsaz beteta

KONTSULTAN IKUSTEN EZ DENA Read More »

Buruarekin irabaztea

Zegama ez da hankekin bakarrik korritzen. Buruz, bihotzez eta erresilientziarekin ere egiten da. Gogoa da gorputzaren sistema eragilea. Zegama bezalako ingurune batean, non maldak zigortzen duen, eguraldiak zapaltzen duen eta jendearen indar emozionalak gainezka egiten duen, kudeaketa psikologikoak ezberdintzen du bizirautea eta lehiatzea. Buruarekin irabazteko burua prestatu: Publikoa: Zegamak arima dauka. Publikoaren berotasunak altxa zaitzake…

Buruarekin irabaztea Read More »

Zegama, Zegama da!: Estrategia nutrizionala

Aste hau ez da edozein aste. Zegamaren astea da, mendi korrikalari askorentzako denboraldiko lasterketa garrantzitsuenetariko bat. Lasterketa hau ez da edozein lasterketa mota: mendiaren desnibela, eguraldi aldakorra eta intentsitate emozionala uztartzen dira; eta honenbestez, proba hau ez da soilik fisikoa, mentala ere bada. Errendimenduan espezializatutako zentro gisa, aste honetan zehar estrategia gako batzuk azalduko dizkizuegu. 

Zegama, Zegama da!: Estrategia nutrizionala Read More »

g793e9df39a9098d54d164a37d8b81bdd12dbcc43690ca8a1f9c464c4e5bd69445b91201e9494a3e2763f46fba2943502df50f03f487ec0a70f88864a55fc4ac0_1280-3697014.jpg

UDAKO ELIKADURA MITOAK

Blogeko sarrera honetan, udaberri eta udako elikadura mitoak aztertuko ditugu. Garai honetan mito asko agertzen dira, baina zer dago egia eta zurrumurruaren artean? Eguzkia berriro gure egunerokoan presenteago denean eta arropa arinagoak ateratzen hasten garenean, elikadurari eta gorputzaren zaintzari buruzko kezkak areagotu egiten dira. Garai honetan, ohikoa izaten da mezu sinplistak eta askotan gezurtatuak entzutea:

UDAKO ELIKADURA MITOAK Read More »