mobile phone with green recycling sign and mesh bag

PLANETAREN ETORKIZUNERAKO MODU JASANGARRIAN ELIKATZEA

DANA urakanak hondamendiaren arrastoa utzi du bere bidean, hainbat eskualde indarrarekin eta abiadurarekin harrituz, eta klimaren indar eta ezustekotasuna gogoraraziz. Halako fenomeno naturalen intentsitate eta maiztasunak zientzialari eta adituak gogoetara bultzatu ditu klima-aldaketaren eta gizakiaren jardueraren arteko harremanari buruz ikertzera. Klima-aldaketan eragiten duten faktoreen artean gure elikadura dago: zer jaten dugun, nola ekoizten den eta ingurunean duen eragina gakoak direla ikusi da eta horregatik, planetaren etorkizunerako modu jasangarrian elikatzea beharrezkoa ikusten dugu.

Gure elikadura-aukerek ez dute gure osasunean bakarrik eragiten, baizki eta baita planetaren osasunean ere. Blog honetan, nutrizio jasangarriaren kontzeptua lantzen ahaleginduko gara.

Planetaren etorkizunerako modu jasangarrian elikatzea

Modu jasangarriak elikatzea ez da moda bat, beharra baizik. Gure elikadura-sistema da berotegi-efektuko gasen isurketen, baso-soiltzearen eta lur eta ur kutsaduraren erantzule nagusietako bat. Hala ere, gure eguneroko erabakietan egindako aldaketa txikiek gure elikaduraren ingurumen-eragina murrizten lagun dezakete. Nola? Ahalegindu hurrengo urratsak jarraitzen:

1. Landare-jatorriko elikagai gehiago aukeratzea

Landareetan oinarritutako elikadura sistemek (hala nola, barazkijale / begano edo flexitarianoek) karbono-aztarna txikiagoa uzten dute, batez ere animalia-jatorriko elikagaietan oinarritzen diren elikadurekin alderatuta. Lekaleek, frutek, barazkiek, ale osoek eta fruitu lehorrek baliabide gutxiago behar dute eta isurketa murritzagoak sortzen dituzte. Gainera, elikagai hauek funtsezko mantenugaiak eskaintzen dituzte eta, askotan, gure digestio- eta metabolismo-osasunerako onuragarriak dira.

PLANETAREN ETORKIZUNERAKO MODU JASANGARRIAN ELIKATZEA
elikadura barazkijalea

Iturria: https://unionvegetariana.org/piramide-de-la-alimentacion-vegana/ 

2. Elikagai ultraprozesatuen kontsumoa murriztea

Elikagai ultraprozesatuek ez dute soilik osasunean eragin negatiboa; ingurumenari ere kalte egiten diote, ekoizpenean eta banaketan beharrezko energia eta ur kopurua dela eta. Elikagai fresko eta sasoikoak aukeratzeak planetarako aukera jasangarriagoa izan daiteke eta gure nutrizioa hobetu dezakete.

3. Tokiko eta sasoiko produktuak aukeratzea

Tokiko eta sasoiko elikagaiak kontsumitzeak ez die bakarrik eskualdeko nekazariei laguntzen, baita garraio eta biltegiratze luzearen beharra murrizten dute, prozesu horiei lotutako karbono-aztarna txikituz. Gainera, sasoiko elikagaiek normalean zapore eta nutrizio-balio handiagoa izaten dute.

4. Elikagaien xahutzea murriztea

Elikagaien xahutzea gure elikadura-sistemaren arazo nagusietako bat da. Mundu mailan, ekoizten diren elikagaien herena gutxi gorabehera alferrik galtzen baita. Erositakoa ahalik eta gehien aprobetxatzeak eta gure otorduak planifikatzeak xahutzea gutxitzen eta baliabideen eskaera murrizten lagundu dezake.

PLANETAREN ETORKIZUNERAKO MODU JASANGARRIAN ELIKATZEA

5. Kontsumitzen ditugun produktuen karbono-aztarna kontuan hartzea

Elikagaien jatorriaz eta ekoizpenean erabilitako baliabideez jabetzea urrats garrantzitsua da elikadura jasangarriago baterantz. Karbono-aztarnari buruzko informazioa ematen duten aplikazio eta etiketak daude, eta horiek aukera jakitunagoak hartzen laguntzen digute.

S-P-S (Jasangarritasunez, Praktikotasunez eta Osasuntsu) erosketa egiteko aholkuak:

Erosketa jasangarria hain zuzen hori da: ekoizpen-maila mantentzea, baliabideak lortzen ditugun ingurunea gehiegi kargatu gabe. Beraz, lurra, ura, airea eta biosfera ahalik eta gutxien kaltetzea bilatzen da, jaten jarraitu ahal izateko.

Erosketa honela burutzeko jarraitu beharreko urratsak dira: 

  • Begiratu zer duzun despentsan, hozkailuan eta izozkailuan.
  • Planifikatu zure asteko menua.
  • Prestatu erosketa-zerrenda.
  • Erosketara zoazenean: eraman berrerabilgarriak diren poltsak, sareak fruta eta barazkientzat, eta kristalezko ontziak ontzirik gabeko produktuetarako.
  • MURRIZTU (modu arduratsuan erosi elikagaien xahutzea eta hondakinak murrizteko), BERREBILI (aprobetxamenduz sukaldatu) eta BIRZIKLATU (beharrezko ontziak erabiliz).

Laburbilduz: Elikadura jasangarritasuna ez da klima-aldaketari buruzko kontua bakarrik; gure osasunarekin eta etorkizuneko belaunaldien ongizatearekin konpromiso bat da. DANA urakanak egoeraren larritasuna gogorarazten digun arren, bakoitzak irtenbidean lagundu dezakegu eguneroko erabakien bidez. Jasangarritasunez jatea ez da sakrifizio handiak egitea; oreka bat aurkitzea da, janariaz gozatu eta lur planeta zaindu ahal izateko.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude